2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

2019_01_20-Canal Roya. Princesa Escondida (WI3/210m)


Aurreko eguneko masifikazioitk ihesi, ta lagun batzuk jeitsiseran Princesa escondida baldintza oso onetan zegoela esan oztean, domekarako plana argi geneukan, goiz esnatu, eskiekaz aproximazioa egin ta izotz lerro bakarti honetan 4-5 luzeetan ebaztea jeitsiera arina egiteko pistetatik eskiekaz gozatzen eta horrela arin bueltatu ahal izatea etxera Yesako trafikoaz ihesi.

Aproximazioan goiz heldu arren parkingera, jada baziren dozena lagun Canal Royara igotzeko prestatzen, eskiekaz distantzia apur bat atara ahal izan genien eta heldu bezain laster "perlatxo ezkutu" txiki honen bila joan giñan.

Eskalada nahiko ona, lehen bi luzeak dira honenak (lehengo tirada luze bat soka bukatu arte), ta hurrengo bat errazagoa, resalte politakaz izotzean, bertatik goullote-tximinia polit bat igarotzeko goikaldeko zabalkuntza handitik ateratzeko, aurreko eguneko oinatzak jarraituz motxilen bila joan giñan, eta La Rinconadako pistatik kotxerarte hamar minututan jeitsi giñen, goizeko hamabietan parkingean giñan, bazkaltzeko gosearekin.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: II/WI3 (aurkitutako baldintzak)
  • Luzera: 210m
  • Orientazioa: Iparraldekoa
  • Materiala: Zinta luzeak,fisurero batzuk badazpada,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Nola heldu: Kotxea ski pistetako parkingean utzi, zubia pasa ta La Rinconada eski pista jarraituz, oso ondo ikusten dira parkingetik. Ordut terdi inguru (eskiekaz gutxiago)
  • Jeitsiera: Goikaldeko GR bidetik edo ezkerraldean dagoen sirgatik jeitsiz.
Resultado de imagen de canal roya


ERREPORTAIA:

Lehengoak heltzen gara Gipuzkoar talde bategaz, Aitzol Doyharzabal mendi gidarekin lehen izotz eskaladaz gozatzera, Opera Primako lehen luzeko izotz onean gelditu ziren top ropean jolasean.



Aurreko eguneko masifikazioitk ihesi, ta lagun batzuk jeitsiseran Princesa escondida baldintza oso onetan zegoela esan oztean, domekarako plana argi geneukan, goiz esnatu, eskiekaz aproximazioa egin ta izotz lerro bakarti honetan 4-5 luzeetan ebaztea jeitsiera arina egiteko pistetatik eta horrela arin bueltatu ahal izatea etxera Yesako trafikoaz ihesi.

Lehen bi luzeak luze bakar batean enpalmatu genituen, oso polita, 75 gradu inguruan mantenitua, bilgunea bi friendekiin egin zuen Mikelek.


Elur eskasa Formigal inguruko mendietan


L2, beste 55 metro inguru, hasieran hormatxo txikiak ebatziz, ondoren ezkerretara doan trabesia polit bat egiteko, bilgunea kaskadatxo horma txiki baten azpian dagoen plazan, bi torlojukaz.


Anayet mendiko Ipar aurpegia


Ondoren beste luze arin bat trantzizioskoa, goulllote tximini antzeko baten azpian jartzeko, irteerako korridore ezagunean ateratzeko, canal roya wall bidearekin azken metroak elkarbanatuz.



Sokak batzen ditugu eta eskumaldetik jeisten den hitoak jarraituz GR bidea hartzen dugu motxilen bila joateko. Bertan te beroa hartu, arnesak eta materiala gorde eta arineketan goaz lepoaren bila bertan utzi ditugun eskiak hartzeko.


Bertatik, La Rinconadako pista hartu ta hamar minututan kotxean aurkitzen gara gauzak batzen eta bazkaltzeko leku bila.



Hurrengoarte!

iruzkinik ez: