2019(e)ko urtarrilaren 3(a), osteguna

2018_12_02.-Gra Fajol Petit. Canal ESTRETA, 200m AD+/200m/IV/60º

SARRERA:

Abenduko zubie aprobetxetako asmoagaz, Girona aldeko piriniotara jeitsi giñan, aste guztie jai hartute, bertako inguruetaz gozatzeko.

Setcaseseko herrira heldu giñen, aurreko arrasti guztia errepidean pasa ondoren, domeka izanda eskiatzaile kopuru handia zegoen parkingean, lasai lasai eskiak prestatu ta motxilak materialagaz bete ta ipar aurpegirantza doan bidea hartu genuen.

Mendi berezia, Gironako Ulldeter-Vallter haraneko aipagarrietarikoena, polita, asko gustatu zitzaigun, korridorea nahiko erraza da, antizikloiak gozatu genuen ta egun polita pasa genuen bertan.

FITXA

Luzera: 200m
Zailtasuna: III/IV AD+ 75º
Materiala: 60metrotako soka, friend eta fisu batzuk, zinta luzeak.
Jeitsiera: Tontorretik bi mendien arteko lepora, hitoak jarraituz beherantzako bidea hartuz, aterpera doan bidea hartzen dugu.



ERREPORTAIA:


Aproximazioa Vallter 2000ko eski estazio azpikaldetik dagoen parkingetik egiten dugu aterperantza doan bidea hartuz.


Gra Fajol petit eta erdialdean bere korredore famatuena, Estreta.


Eskiak azpian uzten ditugu ta gorantza goaz motxila gabe.


Lehen luzea, resalte bat deko, parabolt bategaz babestuta dagoena, ta ondoren beste bategaz enpalmatzen dot bilgunea bi friendgaz iteko.


Friend urdin totem bategaz pausua babesten, nahiko tallatuta eta izotz gitxi.



Hurrengo resaltea be aurrekoan antzekoa, puntatxoak altxa ta izotz kortxoa azkar hartzen da.


Bilgunea bi totem txikigez ezkerraldean dauden pitzadura bertikaletan.


Mixtotxo zati bat igaro ondoren, goiko zelaietara iristen da, polita ta erraza.


Behin ertzan, soka batu ta tontorrera hurbiltzen gara.


Gra Fajol Petiteko tontorrean pozik.


Gra Fajoleko ipar aurpegia, baldintza nahiko eskazakaz.


Lepoan ezkerretara jotzen dugu motxila eta eskien bila Vallterreko eski pistak duen freeride pistatik jeisteko.


Bideo polit bat inguren ideia hartzeko.



Hurrengoarte!


iruzkinik ez: