2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

2018_12_09-Sant Llorent de Montgay.Cresta Disblia. Tio Pepe (155/5c)

SARRERA;

Aste betez hotza pasatzen ibili ta gero eskiekaz eta pioletakaz Vallter, Nuria, Cadi-Moixerio ingurutik, azken eguneko gaban, Montgayko horma beroetara hurbiltzen gara, bide erraz ta labur bat iteko asmoagaz ta holan Lleidatik etxera buelta lasai egin ahal izateko.

FITXA TEKNIKOA

Oso jarraia ez den eskalada, arroka eta ekipamendu ezin hobeago batean. Bideak erresalteak lotzen ditu interesgarriagoak diren zati batzuk tartekatuz. Bidea beraz ez jarraia, baina bere xarmarekin. Erosoa eta azkarra egiten. Itzulera ere oso erosoa.
  • L1 (25 m, 7 aseguru, 3c). Erdian itsasgarritasunezko plakatxo bat duen ranpa bat. Bilgune erosoa krestaren oinarrian.
  • L2 (45 m, 10 aseguru, 5a). Erresalte bat gainditu eta krestan kokatu. Bertatik jarraitu eta, zati horizontalago batetik igaro ondoren, beste erresalte bati ekin. Bigarren hori gainditzerakoan babaresa oso polit bat duen zati horizontal batera iritsiko gara. Horretarako krestaren eskuinetik joan behar da. Zati hau ez da derrigorrezkoa. Zaila ikusten badugu kresta gainera igo gaitezke eta zailtasunak desagertzen dira. Ondoren bilgunera iritsi arte trepada.
  • L3 (40 m, 10 aseguru, 5c). Krestaren ezkerrean dagoen pitzatutako diedro bertikala, baina euste-leku handi eta oso onekin. Atletikoa, baina oso ongi babestua. Aseguruak oso gertu. Ondoren trepada bilgunera iritsi arte.
  • L4 (45 m, 10 aseguru, 5b). Bilgunearen eskuinetik irten, apurtxo bat jaitsi eta luzeko zailtasun esanguratsu bakarrari ekin. Babaresa bertikal txiki bat (5b-ko pasagune bat). Ondoren, bilguneraino, trepada erraza oso arroka onean eta euste-leku oso onekin. Hautazko bilgune bat aurkituko dugu 30 metrotara 2 spitez osatua. Bertan bilera egin daiteke, baina hobe da jarraitzea bidea amaitzeko 15 m eskas geratzen baitira.

(Eskalatzenkas iturria)
Jaitsiera: Trenbide aldera jaitsi bidezidorrari jarraituz. Metro batzuk aurrerago bideak ezkerrera jotzen du eta, trenbidera iritsi gabe, bailararen hondoan uzten gaitu. Kotxera iristeko 10 minutu.
Materiala: 10 zinta + bilgunerako materiala.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hego-mendebaldea.
Nork ekipatua: Juan Gutiérrez eta Sergio Campas, martxoa 2010.

ERREPORTAIA:

Aproximazioa oso arina ta laburra da, ertza parkingetik ikusten da, ferratarantza doan bidetik heltzen da bertara. Lehen luzea enteratu gabe egin genuen, bi paraboltekaz babestua, zapatillakaz in giñun.


Bigarren luzea, oso ondo txapatuta dagoen luzea, ertz antzeko eskalada.


Bilgunea oso erosoak dira denak.


Hirugarren luzea, torretxo bat igarotzea da, pitzadura batzuekin goikaldean, baia oso ondo txapatuta dagoena.


Arrokaren kalitatea oso ona iruditu zitzaigun.


Inguru polita ta lasaia, noizbehinka Renfeko tren bat igarotzen zelarik.


Hirugarren bilgunera heltzen, zinta luzeak erabili genituen soka nahiko ateratzeko.


Azken luzea, hirugarrenaren tonika berdina deko, trabesia ertz antzeko bat, igotzen doana diagonalean azken bilgunera heldu arte.



Sharmaren kobazulo famatua (8c inguruko bide extraplomatuagaz).


Sant Llorent de Montgayko lasaitasuna.


Arroka beroa.


Azken bilgunetik hito batzuk jarraituz 15 minututan kotxera heltzen gara, bertan gauzak batzen doguz ta Euskal herrirantza buelta hartzen dogu, lasaitasunagaz.


Bide polita, arina eta erraza, azken egunerako nahi genuena ;)
Gomendagarria baia oso labur gelditzen da.


iruzkinik ez: