2018(e)ko abenduaren 27(a), osteguna

2018_12.01-10-Pirineu de Girona (laburpena)

SARRERA

Abenduko zubie aprobetxetako asmoagaz, Girona aldeko piriniotara jeitsi giñan, aste guztie jai hartute, bertako inguruetaz gozatzeko.

Danerik probatu gurean, eskiek, pioletak, eskalada katuak etab eraman genituen, elur gutxi zuen pirinietako txoko eder honetara.

Lehen egunean Gra Fajoleko Canal Estreta (AD+/200m/IV/60º) korridorea egin genuen, bertako politenetarikoa.



Aproximazioa eskiekin egin genuen, ondoren pistetatik jeisteko aprobetxetako.

Korridorea bi zatitan banatzen da, oso enkajonatua da, asko gustatu zitzaigun, polita eta erraza.


Bi resalteak oso errazak dira ta oso ondo babestuta daude, ondoren dezente zabaltzen da azken partea mixto batzuekaz bukatako.



Gra Fajol Petiteko tontorrean.


Gra Fajoleko ipar aurpegia, baldintza ez hain onekin.


Hurrengo egunean Vallter 2000eko pistetatik ibili giñan eskiatzen.


Lan eguna izanda bakarrik geunden pistetan, asko gozatu genuen.


Petit eta Gra Fajol mendiak.


Bertako jakiak dastatzen, butifarra goxoa.


Hurrengo egunean, berriro errepikatu genuen pistetan, oraingoan ere ia bakarrik giñan, tarifa murriztua aprobetxatuz urteko lehen eski metroak sartzeko aprobetxatu nahi genuen.



Azken argiekaz bukatu genuen eguna.


Camprobaneko herritik turismo apur bat egin genuen erosketa batzuk egiten genituen bitartean.


Baldintzakaz aprobetxatuz ta lan egunetan pistetan ia ez zegoela jenderik berriro eskiatzeko aprobetxatu genuen, egun zoragarria baita.


Les Marmoteseko lepoan.


Ostegunean Les Coroneseko kirol eskalada hormara hurbildu giñen, apur bat pilak kargetako, bere hego orientazioa eta arroka beroa oso ondo etorri zitzaigun.


Leku polita, gradu nahiko altuarekin ta eskalada oso atletikoa zuena.



Bertatik, Port de Comte eski estaziora mugitu giñen, Vall Lord bailaran, elurraren baldintzak eta pistetako metro asko zabalik zituenez aprobetzatzera, asko gustatu jakun estazioa, lasaia eta kilometro askorekin, ia ez zegoen jenderik eta jeitsiera asko egin genituen.


Baso arteko lasaitasuna.


Beste jeitsiera bat ;)


Hurrengo egunean, Cadi-Moxeiroko ipar hormara hurbildu giñen, parke naturala ezagutzeko ta bertan baldintza onak bilatu nahiean, Ordiguer korridorea egin genuen bere irteerako bariantearekin (450m/AD+/80º/V), guztiz lehorra zegoen arren goiz ederra pasa genuen.




Prat de Cadi


Lehen erresaltea gainditzen, ondoren soka batu ta bloke enpotraturaino igo giñan ea baldintzak zituen ikusteko.



Lehor eta izotzik gabe egon arren mixtoan pasatu giñen, ondoren goikaldeko trabesia egiten goiko kornisetara ateratzeko.


Mikel azken luzean egin genuen bilgunean.


Azken eguna, etxerantza hurbiltzen joan giñan, astelehenean lanera joan behar genuenez Sant Llorent de Montgayko bide erraz eta arin bat aukeratu genuen.

Onerako harritu gintuen, oso polita, bista oso onak dituena ta leku zoragarri batean.


Gozatzen



Gauzak batu ta bueltako bidea hartu genuen, ezezaguna zen ingurua, asko gustatu zaiguna orokorrean, urruti egon arren, egunak izanda ezagutzera jeistea merezi duena.

Denbora ateratzen noan heinean, erreportaiak sartzen joango naz.
Hurrengoarte!

iruzkinik ez: