2020(e)ko abuztuaren 21(a), ostirala

2020_07_05-Horcados Rojos. Maraya (190m/6a)

Mikelekin hurbiltzen naiz Fuente De ingurura zapatuan Villa-Ratoneko vivac-ean gau bat pasatzeko, lehen egunean Aguja Bustamanteko "Palacio de Invierno" bidea egin genuen ta gero domekan Horcados Rojoseko "Maraya" ederraz gozatu ahal izan genuen.

Fuente De inguruan eskalatzea, plazerraren sinonimoa da, agian ez dauka Urriellu edo Peña Santa izan ahal duten fama baia besteak bezain onak dira. Bertan oso aipagarriak edo bereziak dira "Los Cholos"-en bideak, kordada honen bideak eskalatzea, kalitate eta barietate ezberdineko bideak eskalatzea da. Fuente De inguruan, beste guztien gainetik aipagariena dena, Horcados Rojos-eko hego horma gorrizka da, kalitate ezin hobeko kareharri bertikal eta pintxudoa.

Horcados Rojos-en Los Cholos-en bideak ugariak dira, museo pieza bikainak, bide hauek ez dira bape errazak, tipo hauen eskalada lerroak borrokatu eta irabazi behar dira, zabaltzeko estilo ezin hobea dutena ta lehen metrotik azkeneko metrotara asko eskalatu behar direnak, bide hauek ez dira edozein perstonarako, bide hauetan sartu ezkero, esfortzu fisikoaz aparte, esfortzu psikologiko handia eskatuko baitdigu, eta bukatzerakoan zapore ikaragarri ona utziko diguna.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 190m / 6a
  • Denbora: 1.15 min hurbilketa Cabletik; 3h aproximazioa FuenteDetik, 4-5 ordu eskalada; eta 1.30h jeitsiera
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Bi aukera, Fuente De-tik oinez bai El Hachero bidetik edo Jendudatik edo teleferikoan igotzen bagara, behin El Cable inguruan, Cabaña Veronicara doan bidea hartzen dugu eskumaldean hego hormara heldu arte.

En la vertical: "Maraya" a los Horcados Rojos

 

ERREPORTAIA:

Goizetik esnatzen gara goiz sartzeko horman, lehen argiekaz gosaldu ta gero hormara hurbiltzen gara, vivac ingurutik bidearen lerroa oso argi ikusten da.


Horcados Rojoseko hego hormatzarra, bertatik Picos de Europako bide ikaragarri famatuak dijoaz, Rojo Libanes, Dejame Vivir, Carolina, Chico Problematico, Maraya, Te vi llorar etab, Los Cholos-en firmarekin guztiak.


L1 (6a/50m) Luze guztia praktikoki diedro ikaragarri batetik dijoa, teknikoa, diedroa zabalduz doa pitzadura tekniko batean, X ean eskalatzea eskatzen duena, baia enterau orduko guztiz enpotratua zaudena ta ondoren bertatik ateratzeko apretada on bat eskatuko diguna, azken metroak errazagoak bilgunera heltzeko, bloke handi batean errepisa eroso batean.

L2 (V+/30m) Plaka fin batetik hasten da, ondoren pitzadura eder batzuetatik sabaitxo bat igarotzeko, luze oso ederra ta polita, disfrutatzekoa,  bilgunea bi paraboltetan.

L3 (V+/50m) ikaragarria den luzea, bi aukera dituena, ezkerretik atera ezkero plaka atomiko batetik ateratzen dena, pintxudoa ta oso kalitate onekoa, trabesia diagonal batean joaten dena bilgunera bilatuz, luze ikaragarria asko eskalatzen eskatzen duena.

L4 (IV+/50m) luze errazana, trabesia diagonalean eskalatzen dena, eskumatara, trantzisiozkoa baia ederra ere dena. Bilbunea repisatzo batean.

L5 (V+/6a/50m) oso polita den luzea, hasiera erraza dena ondoren bertikaltasuna ta anbiente asko hartzen duena, behin babaresa edo offwidth bat pasa ta gero asko aflojatzen duena.



Argazki gutxi atera genituen, hona hemen batzuk, inguru ikaragarria ta basatia.



Bide ikaragarri ona ta oso gomendagarria.


iruzkinik ez: