Mikelekin hurbiltzen naiz Fuente De ingurura zapatuan Villa-Ratoneko vivac-ean gau bat pasatzeko, lehen egunean Aguja Bustamanteko "Palacio de Invierno" bidea egin genuen ta gero domekan Horcados Rojoseko "Maraya" ederraz gozatu ahal izan genuen.
Fuente De inguruan eskalatzea, plazerraren sinonimoa da, agian ez dauka Urriellu edo Peña Santa izan ahal duten fama baia besteak bezain onak dira. Bertan oso aipagarriak edo bereziak dira "Los Cholos"-en bideak, kordada honen bideak eskalatzea, kalitate eta barietate ezberdineko bideak eskalatzea da. Fuente De inguruan, beste guztien gainetik aipagariena dena, Horcados Rojos-eko hego horma gorrizka da, kalitate ezin hobeko kareharri bertikal eta pintxudoa.
Horcados Rojos-en Los Cholos-en bideak ugariak dira, museo pieza bikainak, bide hauek ez dira bape errazak, tipo hauen eskalada lerroak borrokatu eta irabazi behar dira, zabaltzeko estilo ezin hobea dutena ta lehen metrotik azkeneko metrotara asko eskalatu behar direnak, bide hauek ez dira edozein perstonarako, bide hauetan sartu ezkero, esfortzu fisikoaz aparte, esfortzu psikologiko handia eskatuko baitdigu, eta bukatzerakoan zapore ikaragarri ona utziko diguna.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 190m / 6a
- Denbora: 1.15 min hurbilketa Cabletik; 3h aproximazioa FuenteDetik, 4-5 ordu eskalada; eta 1.30h jeitsiera
- Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat.
- Nola heldu: Bi aukera, Fuente De-tik oinez bai El Hachero bidetik edo Jendudatik edo teleferikoan igotzen bagara, behin El Cable inguruan, Cabaña Veronicara doan bidea hartzen dugu eskumaldean hego hormara heldu arte.
ERREPORTAIA:
Goizetik esnatzen gara goiz sartzeko horman, lehen argiekaz gosaldu ta gero hormara hurbiltzen gara, vivac ingurutik bidearen lerroa oso argi ikusten da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina