2020(e)ko abuztuaren 13(a), osteguna

2020_07_11-Atxarte. Hirugarren espoloia. Eros eta Thanatos (6c/100m)

 

Zapatuan afaria geneukala ta ezin joan asteburua hortik pasatzera, bariku arrastian Mikelegaz gelditu nintzan Atxarteko "bahia-n" kirol eskalada apur bat iteko ta ondoren Abadiñotik poteo on bat botatzeko, hurrengo egunean hainbeste alditan gomendatu ziguten hirugarren espoloiko "Eros eta Thanatos" bidea egiteko asmoa geneukanez, lehen espoloitik igo beharrean oinez igo giñen ta hain ahaztuta ta ostonduta gelditzen den Horma horira hurbildu giñen bertako klasikoena egitera, PETRUSKA.

Bi luzeetan ebazten den bide ederra, lehen luze bat plaka eta laja lateral asko dituena, ondoren bigarren luzea ikaragarri baina laburregia egiten den babaresa batetik igarotzeko.

Bertatik soka sinplearekin bi rapeletan zorura heltzen gara. Eros ta thanatoseko apretoirako apur bat gorputza berotzeko oso ondo etorri zitzaigun bidea, polita, bakartia ta lehen espoloiko bideekin konparatuta sobatu bakoa.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6c/100m
  • Nola heldu bidearen basera: Lehen espoloirako bidea hartzen, bigarren espoloitik.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. 
  • Materiala: 12 expres, deportibako sokarekin egiteko aukera.
  • Jeitsiera: Onena Astxikirantza joatea ta bide normaletik jeistea.

ERREPORTAIA:

Untxilatz, argazkia Horma horitik aterata, Petruska eskalatzen genuen bitartean.


Mikel hirugarren espoloiko eskumaldean dagon kobazulorantza heltzen, ezkerraldetik "El coño de la Bernarda" ta eskumaldetik Eros ta Thanatos.


L1 (6b), El coño de la Bernardaren lehen txapa biak txapatu ta gero eskumaldera sartzen gara kobazuloko bonbitoa ebazteko modu elegante batean, luze ederra, heldulekuekin baia dinamiko joatea eskatzen duena.




Kordada bat Bordatzen-eko lehen luzean 



L2+L3 (6c) hasieran bloke oso fin bat dauka ondoren eskumaldetara joan zen Mikel beste bariante batetik luze ikaragarri luze bat ebazteko, bilgunea goikaldeko katean.

L4 (V+) friend batzuk ondo datoz azken luzeko tirada laburra ebazteko.


Hirugarren espoloitik trepada txiki batzuk igaroz Astxikiko tontorrera heltzen gara arin batean.


Alluitz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina