2020(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

2020_07_18-Horcados Rojos. Sur Clasica (350m/V+)

 Aurreko egunean Peña Viejako Espolon de los Franceses egin eta gero, El cable inguruan pasa genuen gaba vivac egiten, bertatik goizetik esnatuta Horcados Rojos-eko klasikoa egiteko, goizetik hurbildu giñan arin batean ta bertako klasikoaz gozatu ahal izan genuen.

Bide ederra, inguru basati batean ta uste genuena baino gehiago gustatu zitzaiguna, bide oso alpinoa eta Picos de Europa derrigorrezko klasiko bat, Horcados Rojoseko hormatzara bere ahulguneetatik modu oso politean igotzea ahalbideratzen duena.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 350m / V+
  • Denbora: 1.15 min hurbilketa Cabletik; 3h aproximazioa FuenteDetik, 4 ordu eskalada; eta 1.30h jeitsiera
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Bi aukera, Fuente De-tik oinez bai El Hachero bidetik edo Jendudatik edo teleferikoan igotzen bagara, behin El Cable inguruan, Cabaña Veronicara doan bidea hartzen dugu eskumaldean hego hormara heldu arte.

ERREPORTAIA:

Lehen argiak Aliva eta Cable inguruan egin genuen vivac-ean.


Horcados Rojos eta Santa Anako kontrafuerteak


Aguja Bustamante eta bere Palacio invierno ederra.


Horcados Rojoseko hego horma, eskuldean Maraya, Rojo Libanes, Dejame vivir, Chico Problematico etab bide bereziak.


Urrutian Peña Vieja eta Peña Olvidada 


Bidea 8 luzeetan ebatzi genuen.

Lehengo tirada oso erraza da trabesia apurtua diedrito txiki batzuen aszpian kokatzeko
Bigarren tirada iltze batzuetatik joanda ebazten da, bi aukera daude hemen eskumaldekoa apur bat pikanteagoa da. Bilgunea iltze baten gainean,
Hirugarren luzea erreza da, trabesia eder bat plaka fin eta errez batzuetatik "sorbaldara" heltzeko.



Laugarren luzea, sorbaldatik gora pausu fin bat dauka baina kantu ugari duena, V+, bilgunea leku erosoan eta tirada oso polita.

Bostgarrena diedro batzuetatik gora doa, ezkerraldekoa errezagoa, beste nitxo baten azpian bilgunea egiteko.

Seigarrena beste luze zaila da, apretoitxo bat dauka diedro batetik bestera joateko, handik hona hankak mugitzea eskatzen duena.

Zazpigarrena, bilgunetik atera bezain laster, sabai txiki bat iltze batekin txapatuta ondoren inguru oso erraz batera sartzeko, arroka solte asko daude.

Trantsizio luzea goikaldeko lepora heltzen, bilgunea pitzadura eder batean, bide normalaren parean.




Horcadoseko hego horma ta bere bide klasikoa.


Arineketan beherantza geldituak giñela Panes-en lagun batzuekin.


Baina arinau bainu lasai bat Hermida inguruan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina