Mikelekin hurbiltzen naiz Fuente De ingurura zapatuan Villa-Ratoneko vivac-ean gau bat pasatzeko, lehen egunean Aguja Bustamanteko "Palacio de Invierno" bidea egin genuen ta gero domekan Horcados Rojoseko "Maraya" ederraz gozatu ahal izan genuen.
Fuente De inguruan eskalatzea, plazerraren sinonimoa da, agian ez dauka Urriellu edo Peña Santa izan ahal duten fama baia besteak bezain onak dira. Bertan oso aipagarriak edo bereziak dira "Los Cholos"-en bideak, kordada honen bideak eskalatzea, kalitate eta barietate ezberdineko bideak eskalatzea da.
Inguru honetan, Los Cholos-en bideak ugariak dira, museo pieza bikainak, bide hauek ez dira bape errazak, tipo hauen eskalada lerroak borrokatu eta irabazi behar dira, zabaltzeko estilo ezin hobea dutena ta lehen metrotik azkeneko metrotara asko eskalatu behar direnak, bide hauek ez dira edozein perstonarako, bide hauetan sartu ezkero, esfortzu fisikoaz aparte, esfortzu psikologiko handia eskatuko baitdigu, eta bukatzerakoan zapore ikaragarri ona utziko diguna.
http://blogs.desnivel.com/simonelias/2009/07/17/los-cholos/
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 170m / 6a+/b
- Denbora: 1.15 min hurbilketa Cabletik; 3h aproximazioa FuenteDetik, 4-5 ordu eskalada; eta 1.30h jeitsiera
- Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat.
- Nola heldu: Bi aukera, Fuente De-tik oinez bai El Hachero bidetik edo Jendudatik edo teleferikoan igotzen bagara, behin El Cable inguruan, Cabaña Veronicara doan bidea hartzen dugu eskumaldean Canalona bidean hormara heldu arte.
7paredes7jamadas blogean topatutako krokisa
ERREPORTAIA:
Aproximazioa lasaitasunagaz hartu genuen vivac-era heldu arte, bertan pisu guztia utzi ta hormara hurbildu giñen.
Bide ikaragarria, inguru paregabean, oso GOMENDAGARRIA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina