2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

2018_10_21-Ogoño. Jai Egin (110m/6a)

Zapatuan Burgos aldean boulderra egiten ibili ta gero, domekan zerbait polita ta arina eskalatzeko asmoa genuen, udazken sasoi honetan, Ogoñoko hormatara hurbildu giñen egunaz gozatzera.

SARRERA:

Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmutur hori, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia aurkitzea.

Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.

Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara.

Bestalde eskertzekoa da, bide berriak zabaltzeari ibili beharrean, reeekipazio eta mantentze lan ikaragarri horretari orduak dedikatu dieten guztiei, gaur egun inox parabolt eta kimikoekin ekipatuta dago horma.

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.

FITXA TEKNIKOA:



Ogoñoko krokis orokorra.


Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN

ERREPORTAIA:

Lasai-lasai gosaldu ta gero Elantxobeko kanpo santuko parkingean nagiak kentzen ditugu, arnesa ta materiala jarri ta berbaldi lasaian igotzen gara Talaiarantza.

Bidexkatik joaten garen heinean, ezkerretara doan bidexka bat hartzen dugu, hito batzuk jarraituz, rapel instalazio batera heltzen gara, soka fijoak dituena maroma modura.


Itsasertzeko laino hezea.

L1 (V/40m) Lehen luzea oso ona da, V gradu inguruan dabilena, kantu asko duena, eta atseden eta helduleku onekin, tarte batean apur bat desplomatuz, kantu askogaz gora ta gora, plakatxo bat zeharkatu ta gero bilgunera heltzeko, ikaragarria den repisara, kobazulo txiki batean egiten dana, oso erosoa.


Bilgunera heltzen plaka inguruan.



L2 (V+/40m): Bigarren luzea, V+ eta 40 metro ingurukoa, irteera oso polita, kantu askogaz eta espoloi txiki batetik gorantza doana, ondoren arrakal oneko diedro batetik hormaren inguruan dagonen errepisara heltzeko.


L3, 20m/II gradukoa, trabesia erraza, txapa birekin babestuta dagoena, gure bidera heldu arte, bilgunea hiru paraboltekin.

L4 (6a/35-40m) Hasiera ona, kantu asko duena, eta ondoren babaresa arrakaldun ikaragarri ona den tartean sartuz, hanka askogaz ta apurka desplomatzen hasten dana, ikaragarri ona, lagunek esanda ziguten azken luze hau Ogoño inguruan dagoen onenetarikoa dala, benetan oso gomendagarria.



Bilgunera heltzen, patio eta anbiente asko duen bidea.


Kantauriko harribitxia, Laga, Izaro, Mundaka, Bermeo eta Urdaibai.



Selfie Talaian, bidea orokorrean oso ona iruditu zitzaigun biei, metro bat bez ez deko txarra!!!



Elantxobeko kanpo santuan dagoen atseden lekuan, cous cous goxoa prestatzen bazkarirako.


Hemen youtubetik aurkitu dudan bideo bat asko gustau jatana, bidearen idei bat hartzeko baliogarria dana.


Hemendik animatu probatzera, gomendagarria ;)

iruzkinik ez: