2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

2018_09_29-Tobazo. Torrijo (375m/6b)

SARRERA;

Asteburu bat, domekan etxean konpromisoa genuela, barikuen Canfranc-era hurbiltzen gara, afaritxo goxoa ta garagardo batzuk hartu ta gero ogera, hurrengo egunean asko itzartu barik, Riosetara hurbiltzen gara eskalada plaisir egun batez gozatzeko, oso txapatua, baia polita.

Lekua pena merezi du, bertikaltasuna falta zaion arren, baia gomendagarria eta gehiago udazkenean ze polito dagoen Pirinioa ikusita, bazkaltzeko kotxean ta egun borobila konpañia onean lasai lasai gozatzen.

FITXA TEKNIKOA:



Hurbiltzeko: Errepidea gurutzatu eta eraikin militarra inguratzen duen bidezidorra hartu. Bide hori Tucablanca-ra igotzen da. Bidezidorrak, bi pinudien artean, linea elektriko bati jarraituz, gora egiten du. Zortzi zenbakiarekin margotuta dagoen argindar- zutoineraino igo behar gara. Bertan gaudela, hurrengo zutoin aldera bidezidorretik beste 50 m inguru igo ondoren, mugarri handi batzuk aurkituko dugu. Bidea utzi eta hartxingadi aldera igotzeko unea da (eskuin aldera). Zeharkatu eta hormaren oinarritik doan bidezidorrari jarraituz bidearen hasierara hurbildu. Harkaitzean izena jarrita dago eta, zertxobait gorago, bidearen izenarekin zinta bat duen parabolta dago. Kotxetik, guztira, 40-45 min.

Materiala: 18-20 zinta inguru+ bilgunerako materiala. L6 eta L3+L4 luzeetan, modu erraz batean, hainbat zinta berreskura daitezke. Kasu batzuetan zinta bat ipintzerakoan bestea belaunaren parean geratzen da. Friendsak eta fisureroak soberan.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 4h.
Nork ekipatua: Maite Ortiz, Carmelo Torrijo, Adolfo Asensio y Jesús Yarza, uztaila 2015.

(informazioa HEMEN ESKALATZENKAS)

ERREPORTAIA:

Canal Roya-ko (Rioseta) parkingean Riosetako koartelera atera baino arinago.


Hormarantza hurbiltzen goaz, Pico del Aguilaren begiradapean.


Gayolo korridorearen ingurua


Tobazo, valle de Canfranc, Tobazogan, eta bide berri ugari.


Mikel gure bigarren luzean, enpalmatzeko aukera ugari.


Bi luzeak enpalmatu zituen, bilgunea goikaldean egiten,


Izaseko bailara.


6b-ko luzea baino lehen dagoen repisatxoan airea hartzen, aurretik Madrilgo bikote bat geneukan, oso majoak, bide guztia beraiekin egin ta kotxeraino elkarrizketa politean igaro giñan.



6b ko luzea.


Goikaldeko azken luzeak, bertikaltasuna galtzen duten arren, politak dira.



Valle de Canfranc (500m/6a) bidean eskaltzaile bat.


Aspe, garganta, bozo etabar ingurua.


Iserias eta Izaseko bailara, azpian Col de Ladrones ingurua.


Sokak batzen.



Aspe, garganta del bozo ingurua


Jaitsiera: Gailurretik ezker aldera begiratzen badugu eski estazioko Tucablanca-ko txabolak ikusten dira. Txabola horietara so eginez arroka gorriko harri-jauzi bat ikusiko dugu eta bere atzean berde kolore biziko zelai bat. Belaze horretan zig-zag egiten duen bidezidor baten arrastoak nabari dira. Bidezidor hori hartu eta bertatik jaitsi behar da. Bidezidorra apur bat utzita dago, baina galerarik gabe Rioseta-tik Tucablanca-ra doan bide nagusian uzten gaitu. Bide nagusiari jarraituz kotxera jaistea besterik ez da falta. Guztira 1h inguru.


Hurrengoarte!


iruzkinik ez: