2017(e)ko otsailaren 5(a), igandea

2016_ALPES TRIP

SARRERA:

2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrins-etara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:

Midi dÓssau mendia, Frantziako autopistatik


ECRINS:

Ailefroideko harana, Ecrinsetara baldin bagoaz, egun dezente igarotzeko leku ezin hobea da, 1500 metrotako altueran dagoen harana, camping handi batekin, eta kokaleku estrategiko bat dauka. Haran txiki bat da, oso lasaia, komertzio txikiekin eta bi eskualdeetan granitozko hormez inguratuta dagoena. 

Ailefroidek aukera asko ematen dizkigu, alde batetik boulderra egiteko aukera asko ditu, bai campingetik ondoan, edo altuerara igota. Bestalde, alpinismoa egiteko kokaleku bikaina du, bertatik hasten baitira Pelvoux, Les Bans, Sialuouze edota Pic Sans Nom-era igotzeko bidea, eta errepidea jarraituz Le Barre des Ecrins eta Glaciar Blanc-era igotzeko.



Pelvoux mendia, edo Mont Pelvoux (3.943m), Ecrins-etako tontor oso famatu bat da, Barre des Ecrins eta Meije-arekin batera. Le Barreko hego ekialdean kokaturik dago, eta proportzio handiko mendi bat da. Bere tontorrera heltzeko, bide normalena, Couloir Cooliedgetik izaten da, Sialouzeko glaziarretik gora, Pic Sans Nom eta Pelvoux artean ateratzen den korredore zabala, eta 40º-ko malda duena.




Barre des Écrins, Frantziako Alpeetako mendi bat da, 4102 metroko garaiera duena.  Massif des Écrins izeneko mendiguneko mendirik garaiena da. 4.000 metrotik gorako garaiera duen alpetar mendirik hegoalderenekoena da.

Bestalde oso gertu dago Brianconais, Lautaret edota Tete d´Aval eskalada inguruetatik, baina Ailefroiden eskalatzeko mila bide daude, luzeak, laburrak, zailak zein errazak, ekipatuak edota semi ekipatuak. Le Barre eta Pelvoux igo eta gero, atseden egun bat hartu behar izan genuen eta Ailefroideko plaketatik gora ibili giñan, taloiak oso zaustuta baina gustora ahala ere.

Pelvoux mendia Glaciar Blancketik


Dome Neige Le Barreeko tontorretik



Col Lautaret


Ecrinsetako mendi ospetsuenetarikoa Le Barre eta Pelvoux/Ailefroiderekin batera, La Graveko herriaren gainetik gelditzen da eta bere eski pisten gainetik. La Grave eskia praktikatzen dutenentzako oso famatua da, honegaitik eta bere kokalekuagatik Oisans-etako erregina bezala ezaguna da Meije.


Pic Gaspard


Meije Orientaletik behera, Refuge du Aiglera bidean


Bost izarretako hotela


Eguraldi txarretik ihes, bailararantza, azkenean euriak eta txingorrak harrapatu zigun.


GEORGES DU VERDON:

Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.

Georges du Verdon Frantziako Provenzan kokatuta dagoen kañoi batzuk dira, bere hormetatik ikaragarriak diren eskalada batzuk dituena, urteak aurrera joan ahala munduko eskalada leku famatuenatriko batean bilakatu da, eta bizitzan behin gutzienez eskalatu beharrekoa, geu hiru egun egon giñen bertan eta laburra iruditu zitzaigun, Alpeetara goazen hurrengo aldian edo joaterakoan edo jeisterakoan derrigorrezko geldialdia bilakatuko dena guretzat.






LES CALENQUES:

Calanquesen eskalatzen ibiltzeko “kanpamentu base” onena Cassis herria da. Herri txiki turistikoa da eta bertatik Calanqueseko ohiko lekuetara  hurbil gaitezke.





RODELLAR:

Alpeetako bidaia ta gero, trallada asko generaman gorputzean, 15 egunetako bidaia egitea pentsatu genuen eta azken egunak apur bat luze egin zitzaizkigun. Hori dela eta Les Calenques-etik atera eta Catalunya aldera jeitsi giñen, bertatik lasai lasai egiteko buelta eta horrela Frantziatik genituen peaje guztiak ekiditzeko.

Rodellar, Sierra de Guarako parke naturalaren barruan dagoen herri bat da, herri honetan, kirol eskalada egiteko munduan dagoen lekurik famatuenetariko bat dago, izan ere, Rodelarreko arrokak 400 eskalada bide baino gehiago eskeintzen dizkigu 35 sektoretan banatuta. Sektore guzti hauetara heltzea oso erraza da eta aproximazio laburrarekin.

Rodellarrera joateko sasoi honena udaberria eta udazkena dira, baina hala ere, eskola hau oso ona da udan eskalatzeko baita neguan, hori bai, joaten garen sasoiaren arabera, hormen orientazioekin asko jolastu beharko dugu.


C'est fini




iruzkinik ez: