SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrins-etara joan giñan
15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten
uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela
banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko
diren opor batzuk:
- Mont Pelvoux (Couloir Cooliedge) (3.934m)
- Le Barre des Ecrins eta Dome Neige (4.102m)
- Ailefroide eskalada_Paroi de la Fissure: Songe d'une nuit de sabbat (250m/6a)
- La Meije (3.984m) Refuge de Aigletik (saiakera).
- Georges du Verdon_Hulk sektorea (kirol eskalada) + Ferrata
- Georges du Verdon_Montagne des Russes (200m/6a+/6b)
- Georges du Verdon_Les dalles grises (175m/5c)
- Les Calenques_Le Candele (150m/6b)
- Rodellar (Kirol eskalada)
Midi dÓssau
mendia, Frantziako autopistatik
ECRINS:
Ailefroideko harana, Ecrinsetara baldin bagoaz,
egun dezente igarotzeko leku ezin hobea da, 1500 metrotako altueran dagoen
harana, camping handi batekin, eta kokaleku estrategiko bat dauka. Haran txiki
bat da, oso lasaia, komertzio txikiekin eta bi eskualdeetan granitozko hormez
inguratuta dagoena.
Ailefroidek aukera asko ematen dizkigu, alde
batetik boulderra egiteko aukera asko ditu, bai campingetik ondoan, edo
altuerara igota. Bestalde, alpinismoa egiteko kokaleku bikaina du, bertatik
hasten baitira Pelvoux, Les Bans, Sialuouze edota Pic Sans Nom-era igotzeko
bidea, eta errepidea jarraituz Le Barre des Ecrins eta Glaciar Blanc-era
igotzeko.
Pelvoux mendia, edo Mont Pelvoux (3.943m),
Ecrins-etako tontor oso famatu bat da, Barre des Ecrins eta Meije-arekin
batera. Le Barreko hego ekialdean kokaturik dago, eta proportzio handiko mendi
bat da. Bere tontorrera heltzeko, bide normalena, Couloir Cooliedgetik izaten
da, Sialouzeko glaziarretik gora, Pic Sans Nom eta Pelvoux artean ateratzen den
korredore zabala, eta 40º-ko malda duena.
Bestalde oso gertu dago Brianconais, Lautaret edota
Tete d´Aval eskalada inguruetatik, baina Ailefroiden eskalatzeko mila bide
daude, luzeak, laburrak, zailak zein errazak, ekipatuak edota semi ekipatuak.
Le Barre eta Pelvoux igo eta gero, atseden egun bat hartu behar izan genuen eta
Ailefroideko plaketatik gora ibili giñan, taloiak oso zaustuta baina gustora
ahala ere.
Pelvoux mendia Glaciar Blancketik
Dome Neige Le Barreeko tontorretik
Ecrinsetako mendi ospetsuenetarikoa Le Barre eta
Pelvoux/Ailefroiderekin batera, La Graveko herriaren gainetik gelditzen da eta
bere eski pisten gainetik. La Grave eskia praktikatzen dutenentzako oso famatua
da, honegaitik eta bere kokalekuagatik Oisans-etako erregina bezala ezaguna da
Meije.
Meije Orientaletik behera, Refuge du Aiglera bidean
Bost izarretako hotela
Eguraldi txarretik ihes, bailararantza, azkenean
euriak eta txingorrak harrapatu zigun.
GEORGES DU VERDON:
Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren,
bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar
izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du
Verdon, Frantziako Provenzan.
Georges du Verdon Frantziako Provenzan kokatuta
dagoen kañoi batzuk dira, bere hormetatik ikaragarriak diren eskalada batzuk
dituena, urteak aurrera joan ahala munduko eskalada leku famatuenatriko batean
bilakatu da, eta bizitzan behin gutzienez eskalatu beharrekoa, geu hiru egun
egon giñen bertan eta laburra iruditu zitzaigun, Alpeetara goazen hurrengo
aldian edo joaterakoan edo jeisterakoan derrigorrezko geldialdia bilakatuko
dena guretzat.
LES CALENQUES:
Calanquesen eskalatzen ibiltzeko “kanpamentu base”
onena Cassis herria da. Herri txiki turistikoa da eta bertatik Calanqueseko ohiko
lekuetara hurbil gaitezke.
RODELLAR:
Alpeetako bidaia ta gero, trallada asko generaman
gorputzean, 15 egunetako bidaia egitea pentsatu genuen eta azken egunak apur
bat luze egin zitzaizkigun. Hori dela eta Les Calenques-etik atera eta
Catalunya aldera jeitsi giñen, bertatik lasai lasai egiteko buelta eta horrela
Frantziatik genituen peaje guztiak ekiditzeko.
Rodellar, Sierra de Guarako parke naturalaren
barruan dagoen herri bat da, herri honetan, kirol eskalada egiteko munduan
dagoen lekurik famatuenetariko bat dago, izan ere, Rodelarreko arrokak 400
eskalada bide baino gehiago eskeintzen dizkigu 35 sektoretan banatuta. Sektore
guzti hauetara heltzea oso erraza da eta aproximazio laburrarekin.
Rodellarrera joateko sasoi honena udaberria eta
udazkena dira, baina hala ere, eskola hau oso ona da udan eskalatzeko baita
neguan, hori bai, joaten garen sasoiaren arabera, hormen orientazioekin asko
jolastu beharko dugu.
C'est fini
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina