2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

2017_01_28-La Boveda, ipar korridorea (III/2+/240m)

Asteburua heldu zen eta Mikelekin hainbatetara joatekoa nintzen, eguraldia Pirinioetan nahiko aldakorra zenez Cantabriarantza jo genuen, barikuan Basauriko pintxo-potean ondo hidratatu eta gero furgoneta hartu eta gaueko 12tan Reinosara heldu ginen, tortilla bokata arin bat jan eta ohera.

Hurrengo goizean 7tan esnatu eta ondo gosaldu eta gero Alto Campoo-ra doan errepidea hartu genuen. Ideia zen zapatuan ipar aurpegietan dauden pare bat korridore egitea, eta ondoren furgoneta hartu eta domekan Raneron eskalatzea.

SARRERA:

Cornon mendia, 2.140 metrotakoa, Cantabriar mendilerroko mendi oso elegantea da, bere hegoalde aurpegitik tontorrera heltzea oso erraza da, Branavieja edo ezagunagoa den Alto Campooko eski estaziotik, kotxea Solvay aterpean utziz, 400 metrotako desnibela igotzen dugu tontorra lortu arte.

Cornon mendiaren ondoan La Boveda mendia dago eskumatara (2.072m) eta ezkerretara Tres Mares, inguru honetako altuena. Mendi hauen igoera normala paseo hutsa da baina ipar aurpegitik prestatuta dagoen rapeletik jaisten bagara, goulotte eta izotz kaskadaz beteriko ipar aurpegi basati bat aurkituko dugu, bilguneak jarrita dituena eta negu alpinismorako baldintza oso onak izaten dituena.

IBILBIDEA:

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna:III/2+/240 metro/55º-65º/AD+/D-
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 5 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, aparte elur estoka bat eraman genuen, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 600 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 220 metro.
  • Iraupena: 2-3 ordu ekintza guztia. Asko alda daiteke rappelaren maldaren egoeraren arabera, baita hurbilpena egiteko oinatza badago eta korridorearen egoeraren arabera, geuk baldintza oso onak aurkitu genituen eta oso arin egitera bideratu zigun.
Eta hau, Carlitos-en eskutik (Foro Picos), ezker korridorea eta bovedako ipar korridorerarekin

*Internetik topatutako krokisa. Neuk liburu hau daukat eta oso ondo dago, informazioa oso ondo, luzeen deskribapena, materialak eta hurbilpenak oso ondo azalduta.

EROSTEKO HEMEN        CORREDORES INVERNALES EN CORDILLERA CANTABRICA Y PICOS DE EUROPA


ERREPORTAIA:

Cornoneko/Boveda eta Tablako ipar aurpegia, orientazio oso ona du, altuera baita, eta baldintza onetan baldin badago ikaragarria izan daiteken korridore bi ditu, horretaz aparte mistoarentzako aukera asko dituena.

Hemen pasadan astean Ibanekin egindako ekintza, gaurko baldintza hobeagoekin.
9.30_Parkingean motxilak eta botak jartzen genituen bitartean, kotxeak heltzen hasi ziren, jende asko bertatik, eguna eta elurra gozatu nahian, gainera domekarako eguraldi txarra igarrita zegoen eta jende guztiak zapatua aprobetxatu nahi zuen.

10:00tan Cornon eta Boveda mendien artean dagoen lepora heltzen gara, bertako estaka batetik egiten da rapela.

11;00_Cornoneko ipar aurpegiko eskumako korridorea egiten dugu, bakarrik kordada bat zegoen eta bigarren luzean aurreratu genituen, zerbait jaten ari zirela.

12:00_Goikaldean utzitako motxiletan, te bero bat, txokolate apur bat ta mandarina bat jan ondoren berriro rapelatzeko prest.


Hurbilpena nahiko arina da, rapel ingurutik behera, jeitsi bezain pronto eskumatara.


Korridorera sartzeko, zuhaitz baten referentzia hartu behar dugu.


L1 (50º/60m): Sarrerako tutua, inklinazio konstantearekin, ez ditu arazorik aurkezten.

L2 (55º/50m): Kaskadatxo batzuk igaro behar dira, ondoren ezkerretara tendentzia hartzen duena.




L3 (65º/60m): Beste kaskada bat, polita, apur bat tentetzen dena baina baldintza nahiko onak zituen, apur bat falta zitzaien transformatzeko baia ondo.

Bilgunea goikaldean dagoen harrietako pitzadura zabal batean.


L4 (55º/60m): Goikaldeko kanpa, kontuz goikaldean sortzen diren “repollo”-ekin.


L5 (55º/40m): Goikaldeko irteera, kontuz goikaldean sortzen diren “repollo”-ekin eta tontorrera ateratzeko dagoen erresaltearekin.


Kotxerantza bidean


Afaria prestatzen Pozalaguako parkingean


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina