2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

2017_01_29_In decresendo (6a+/150m) Ranero

SARRERA:
Aurreko egunean Alto Campoo ingurutik egon eta gero, furgoneta hartu genuen eta Ramales de la Victoriatik gora Ranero ingurura heldu giñen, Pozalaguako kobetan furgoneta aparkatu eta merezitako afari bat bota genuen. Hurrengo goizean izarak apur bat itsatsi zitzaizkigun, aurreko egunetik materiala prest utzi genuen eta arin batean gosaldu ondoren Pozalaguatik Raneroko hormetara doan bidexka hartu genuen, Raneroko horma hauetan gure lehen esperientzia izateko irrikitan.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 150m/6a+ (6a oblig.)
  • Lehen igoera: Luismi eta Iñaki (2009ko azaroa)
  • Denbora: 40min hurbilketa; 4 ordu eskalada;1.5h rapelatzea eta 30 min kotxera.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
  • Nola heldu: Krokisean ondo zehaztuta agertzen da.
  • Bibliografia:Mendiak eta eskalada webgunean oso aktualizatuta dago Ranero inguruan ematen den eskaladak.
LUZEAREN KROKISA


*Krokisa, mendia eta eskalada blogetik ateratakoa da.
ERREPORTAIA:

Furgoneta parkinean utzi eta bederatzitarako materaiala aukeratu, banatu eta oinez ekiten diogu bideari.



Paretaren bila denboratxo bat pasa ostean honen azpikaldean kokatzen gara, arnesak jantzi, materiala ondo kolokatu, motxila bertan uzten dugu, ondoren horma rapelatzeko ideia dekogulako.



L1 (6a+/40m): Bidearen luze zailena eta aldi berean luzeena dena, luze oso konstante bat da, ondo babestua bi iltze eta bi paraboltekin eta behekaldean arroka zubi batekin,azken paraboltean sabai txiki bat dauka, hankak itsasgarritasunean jolasteko eta eskuman pitzadura on batekin babesteko. Bilgunea zuhaitz batean eraztun batzuk dituena.



Bideak gradu oso altua ez izateak, katxarreoan ibiltzeko eta gozatzeko aukera ematen du, hala ere lehen luzean badauka pausuren bat apur bat apretatu beharrekoa.

L2 (6a/35m): Bigarren luzea bilgunetik artezean ateratzen da eta parabolt batera dijoa, pausua zailena babeste duena, apur bat gorago arroka zubi bat dauka. Luze hau oso ona da, baina bere azken zatia apur bat apurtuta dago eta babesteko apur bat zaila da arroka apur batetik joaten baita. Bilgunea bi paraboltekin.

L3 (V+/30m): Laugarren luzearekin batera, bidearen luzerik onenetarikoa, bilgunetik ezkerretara trabesia bat eta zuhaitzetara heldu baino lehen pitzadura/diedrotik gora, arroka zubi bat ikusi arte igo, bidea plaka beltz desplomatu baten azpian jartzen da, kantu pintxodun asko daukana eta hankak barrabarra, luzearen erdialdean parabolt bat daukagu, leku estrategikoan eta gorantza jarraitzen du bilgunera heldu arte, delicatesen!!!





L4 (V+/30m): Luzea eskumatara igotzen da, arroka zubi bat bilatzera, eta ondoren pitzadura bertikal oso on batean sartzen da, ertainak diren friendekin oso ondo babesten dena, luze hau ikaragarri ona ere iruditu zitzaidan, pitzadura pasata, balkoitxo batera ateratzen gara, ezkerretik joanda bilgunea bi paraboltekin aurkitzen duguna.

L5 (V/20m): Bilgunetik atera eta hankak igotzeko pausutxu bat dauka iltze batera heldu arte, ondoren bavaresa/arrakal handi batean sartzen gara, C3 oso ondo etor daiteke, edo tótem laranja ere, arrakala eskumatara jarraituz bilgunera heldu arte, parabolt batekin eta arroka zubi batekin berrindartzeko.


Azkenean gora ailegatzen gara, R5 parabolt bak bakarrik dauka eta berrindartuta eraztun baten bitartez. Eguraldia itsusi ipintzen ari da, korrika beherantza.

Bion artean eskukoa eman baina  kontuz, hau oraindik ez da amaitu eta! Zorura iristeko rapelatu behar da, eta sokak trabatzeko aukera dezente daude.
  • R5→R3 (50m)
  • R3→R2 (30m)
  • R2→R1 (35m)
  • R1→Zorura (40m)
Behin zoruan, irrifarre on bat, ur trago bat, arnesak eta trasto guztiak motxilan sartu eta korrika batean pozalaguarantza doan bidexka hartzen dugu, bertan Zior eta Jonan itxaroten ditugula, Muskizera joateko, kañita eta Athleticken partidua ikustera, gaur merezi dugula.

Asteburu bikaina, azkenean eguraldiak errespetatu egin digu eta urtarrilean manga motzean eskalatzea eta aurreko egunean ipar aurpegi batean elur torlojuak sartzea asteburu berdinean ikaragarri ona da.



Laburtuz, ikaragarri ona iruditu zitzaigun eskalada bidea, gozatzekoa eta Raneron bataioa izateko aproposa, arroka kalitate oso onekoa eta paraje bikainean, gomendagarria %100an!!!

***OHARRA: 2017-02-02 Ranero. In Decrescendo bidearen R4-tik hurbil sai arreen 2 habi daude. Mesedez ez eskalatu bide hau irailaren 1era arte. 
Oharra: horma hau Cantabrian dago eta oraingoz bertoko gobernuak ez du erregulatu.

(Eskalatu baino lehen, kontsultatu HEMEN BIZKAIKO REGULAZIOEN BLOGA)

Aurreko egunean egindako bi korridoreen erreportaiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina