Asteburua heldu zen eta Mikelekin hainbatetara
joatekoa nintzen, eguraldia Pirinioetan nahiko aldakorra zenez Cantabriarantza
jo genuen, barikuan Basauriko pintxo-potean ondo hidratatu eta gero furgoneta
hartu eta gaueko 12tan Reinosara heldu ginen, tortilla bokata arin bat jan eta
ohera.
Hurrengo goizean 7tan esnatu eta ondo gosaldu eta
gero Alto Campoo-ra doan errepidea hartu genuen. Ideia zen zapatuan ipar
aurpegietan dauden pare bat korridore egitea, eta ondoren furgoneta hartu eta
domekan Raneron eskalatzea.
SARRERA:
Cornon mendia, 2.140 metrotakoa, Cantabriar mendilerroko mendi oso
elegantea da, bere hegoalde aurpegitik tontorrera heltzea oso erraza da,
Branavieja edo ezagunagoa den Alto Campooko eski estaziotik, kotxea Solvay aterpean
utziz, 400 metrotako desnibela igotzen dugu tontorra lortu arte.
Cornon mendiaren ondoan La Boveda mendia dago eskumatara (2.072m) eta
ezkerretara Tres Mares, inguru honetako altuena. Mendi hauen igoera normala
paseo hutsa da baina ipar aurpegitik prestatuta dagoen rapeletik jaisten
bagara, goulotte eta izotz kaskadaz beteriko ipar aurpegi basati bat aurkituko
dugu, bilguneak jarrita dituena eta negu alpinismorako baldintza oso onak
izaten dituena.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna:III/2+/240 metro/55º-65º/AD+/D-
- Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 5 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, aparte elur estoka bat eraman genuen, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
- Desnibela: 600 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 240 metro.
- Iraupena: 2-3 ordu ekintza guztia. Asko alda daiteke rappelaren maldaren egoeraren arabera, baita hurbilpena egiteko oinatza badago eta korridorearen egoeraren arabera, geuk baldintza oso onak aurkitu genituen eta oso arin egitera bideratu zigun.
*Internetik topatutako
krokisa.
Neuk liburu hau daukat eta oso ondo dago, informazioa oso ondo, luzeen deskribapena, materialak eta hurbilpenak oso ondo azalduta.
Neuk liburu hau daukat eta oso ondo dago, informazioa oso ondo, luzeen deskribapena, materialak eta hurbilpenak oso ondo azalduta.
EROSTEKO HEMEN→CORREDORES INVERNALES EN CORDILLERA
CANTABRICA Y PICOS DE EUROPA
KROKISA, Llambrialesen eskutik (Foro Picos)
KROKISA, Llambrialesen eskutik (Foro Picos)
ERREPORTAIA:
Cornoneko/Boveda eta Tablako ipar aurpegia, orientazio oso ona du, altuera
baita, eta baldintza onetan baldin badago ikaragarria izan daiteken korridore
bi ditu, horretaz aparte mistoarentzako aukera asko dituena.
Hemen pasadan astean Ibanekin egindako ekintza, gaurko baldintza
hobeagoekin.
9.30_Parkingean motxilak eta botak jartzen genituen bitartean, kotxeak
heltzen hasi ziren, jende asko bertatik, eguna eta elurra gozatu nahian,
gainera domekarako eguraldi txarra igarrita zegoen eta jende guztiak zapatua
aprobetxatu nahi zuen.
10:00tan Cornon eta Boveda mendien artean dagoen lepora heltzen gara,
bertako estaka batetik egiten da rapela. Apur bat berandu gindoazen eta rapela
egiteko 4 kordada itxaroten zeunden, egia esan aurreko egunean jausitako elurrarekin
tapizatuta zegoen dena, eta motxila rapelaren ondoan dauden harri bloke
batzuetan utzita rapel barik jaisten hasi ginen, elurra oso ondo zegoen eta
arin batean aurretik genituen kordadak aurreratu genituen.
Korridoretara sartu baino lehen, rapelaren kanal eta ezkerreko
korridorearen artean dagoen espoloian fijatu eta baldintzak onenak ez
baziruditen ere, bertarantz hurbildu giñen, egun polita aprobetxatu nahirik,
Mikelek ekin zion aurrena, para bat resalte ondo pasa ta gero elurra agertu
zitzaigun eta repisa batean bi torlojurekin bilgune bat montatu zuen.
Bertara igo eta gorantza genuen panorama ikusita trabesia bat ezkerretara
egin genuen eta berriro rapelaren kanalera bueltatu giñen, hori bai, izerdikada
on bat bota ta gero eta pausu pare bat tentsio handian pasa ta gero.
Ur tragozka bat, sokak batu eta ezkerreko kanalera hurbildu giñen, goitik
lau kordada zeuden eta eskumako korridorea ia zelan zegoen ikustera hurbildu
giñen, apur bat errazagoa dena (III/2+).
Aurretik kordada bat bakarrik genuen, bigarren luzea aseguratzen zegoena, egia esan baldintza oso onetan zegoen eta gauza tente ikusi arte aurrerantza eman genion.
L1 (50º/60m): Sarrerako tutua, inklinazio
konstantearekin.
L2 (60º/50m): Kaskadatxo batzuk igaro behar dira,
ondoren eskumatara tendentzia hartzen duena.
L3 (65º/60m): Beste kaskada bat, polita, apur bat
tentetzen dena baina baldintza onak zituen.
L4 (55º/60m): Goikaldeko kanpa, kontuz goikaldean
sortzen diren “repollo”-ekin.
La Boveda mendia, hurrengo helburua.
Hemendik motxila utzitako lekura hurbildu ginen eta te bero bat eta mandarina batzuk jan eta gero,
BOVEDA-ko IPAR AURPEGIRA JOAN GIÑEN (III/2+/240m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina