SARRERA:
Cornon mendia, 2.140 metrotakoa,
Cantabriar mendilerroko mendi oso elegantea da, bere hegoalde aurpegitik
tontorrera heltzea oso erraza da, Branavieja edo ezagunagoa den Alto Campooko
eski estaziotik, kotxea Solvay aterpean utziz, 400 metrotako desnibela igotzen
dugu tontorra lortu arte.
Cornon mendiaren ondoan La Boveda
mendia dago eskumatara (2.072m) eta ezkerretara Tres Mares, inguru honetako
altuena. Mendi hauen igoera normala paseo hutsa da baina ipar aurpegitik
prestatuta dagoen rapeletik jeisten bagara, goulotte eta izotz kaskadaz
beteriko ipar aurpegi basati bat aurkituko dugu, bilguneak jarrita dituena eta
negu alpinismorako baldintza oso onak izaten dituena.
Astean zehar jausitako elur kantitatea eta asteburua heldu baino lehen
penintsula osoan eman ziren tenperatura baxuengatik animatuta, goizeko 6.30tan
atera ginen Bilbo ondoan dagoen BEC-etik, aurretik 200 kilometro Brañaviejara
heldu arte, autopista ona eta kotxe gutxi, zortziak pasata Solvay aterperantz
doan errepidea hartu genuen, eski estaziotik eskumara igoz.
IBILBIDEA:
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna:III/3/220 metro/75º/D/D+?
- Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 5 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, aparte elur estaka bat eraman genuen, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
- Desnibela: 600 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 220 metro.
- Iraupena: 6 ordu ekintza guztia, jenderik ez badugu aurkitzen askoz arinago egin daiteke.
ERREPORTAIA:
Cornoneko ipar aurpegia, orientazio oso ona du, altuera baita, eta
baldintza onetan baldin badago ikaragarria izan daiteken korredore bi ditu,
horretaz aparte mixtoarentzako aukera asko dituena.
08.30_Parkingean motxilak eta botak jartzen genituen bitartean, kotxeak
heltzen hasi ziren, jende asko bertatik, eguna eta elurra gozatu nahian.
09.10tan Cornon eta Boveda mendien artean dagoen lepora heltzen gara,
bertako estaka batetik egiten da rapela.
Aurretik Santanderreko hiru mutil genituen, hauek ere bai Cornoneko ipar
aurpegira joateko asmoa zuten, beraien soketatik rapelatzea utzi ziguten eta
korridorea egina zeukaten eta barre batzuk bilguneetan botatzeaz aparte, bidea
eta bilguneen kokapena ezagutzen zuten eta oso ondo etorri zitzaigun gure lehen
aldia bait zen.
Rapela eta gero, maldaren inklinazioa apur bat jeisten da baia metro luze
batzuk elurraren aurrez aurre jeitsi izan behar genituen.
L1: Korredorearen lehen luzea, neure iritziz, zailena da, lehen erresalte
txiki bat dauka, 70ºtakoa eta ondoren ondo formatuta zegoen beste kaskadatxo
bat, 8 metro ingurukoa 75º-tan, lehen erresaltea zailagoa iruditu zitzaidan
babesteko zailago zegoelako, torloju labur batekin babestu ta gorantza, beste
kordadak iltze bat sartu zuen ezkerretan dagoen pitzadura batean.
R1: Lehen bilgunea, bilgune guztiak kankamoekin ekipatuta daude.
L2: 70º/55m. Bilgunetik atera bezain laster erresaltea daukagu, elur
kaskada formatu betekin, babesteko aukera ugariekin, erresalte hau laburragoa
da, 5-6 metro ingurukoa, ondoren tubu batetik jarraitzen dugu elur kanpa zabal
batera atera arte, bilgunea ezkerretan dagoen arroketan aurkitzen da.
L3: 70º/60m. Goulotte/Diedro famatua, sartzeko oso ondo zegoen, izotzez
topera, ezkerrean dagoen pitzaduran C-0.4 batekin babestu genuen eta apur bat
gorago kaskadara igo baino arinago torloju luze batekin, behin kaskadan
montatuta, eskumatara arrokan babesteko aukera asko daude, gehien bat
mikrofriendentzako pitzadura txikiak.
Iban R3-ra heltzen.
L4_ 50º/50m: Azken luzea, baldintzen arabera asko aldatu daiteke, torloju
bat sartu genuen, izan ere, Z antzeko bide bat jarraitu behar da, eraztunak erabili
luzea hormatik ateratzeko, bilgunea goikaldean dauden bloketan egiten da.
Cornon (2.150m) tontorretik bueltan, eguraldi ikaragarri ona.
Oso pozik, berriro Solvayko aterpera bueltatu giñen, Reinosan bazkaldu genuen eta lasai-lasai bueltatu giñen, eguna ondo aprobetxatuaren zaporearekin, eta ezezaguna genuen inguru bat ezagutzeagaitik, asko gustatu zitzaigun bai orientazioa, bilguneak ekipatuta egotea, eta korridorera heltzeko hurbilpen erraza eta laburra.
Ziur laster bueltatuko garela. Hurrengorarte!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina