Peña Telera Pirinioetan izotz korridoreak eta
izotz eskalada luzeak egiteko dauden tokirik famatuenetarikoa da, horretaz
aparte gehitu behar diogu lekua zoragarri polita dela. Ipar aurpegi honen
zabalera handian aurkitu ahal ditugun korridore askoren artean,
aipagarrienetarikoak, Gran Diagonal (AD/600m), Maria Jose Aller (550m/D+), Maribel (D+/MD-_400m), Chez Lulu (MD+/650m) eta “Senda de los cuervos”
(MD+/750m) dira.
Maribel korridorea, Maria Jose Aller
korridorea baino zailagoa iruditu zitzaidan, erresalte gehiago ditu, laburragoa
izan arren teknika eta gehiago eskalatu beharrekoa. Ez nuke esango korridore
zail bat dela, baina ez edozeinek egiteko modukoa, eta baldintzen arabera asko
aldatu daitekena.
NOLA HELDU:
Panticosara heltzeko, beharrezkoa da
Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemendik Biescaserako
norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea
jarraituz Bubaleko urtegiaren parean goazenean, ezkerretarantz ateratzen den
bide gurutze bat jarraitu behar dugu, 3 kilometro inguru pasa eta gero
Piedrafita de Jacara heltzeko.
KORRIDOREAREN BASERA
HURBILKETA:
Ibilbide errazena Piedrafita de Jacako herritik
gora doan errepidea jarraitzea da, Lacuniachako parkingera heldu arte, hemen
kotxea utziz (1.380m) , izan ere pistatik gora kotxearekin joatea ez dago
baimenduta, eta pistatik gora antzinara doan bidea hartzea. Oso ondo markatuta
dago, eta ez dauka galbiderik.
Pistatik ateratzeko marka asko aurkituko ditugu,
bidea laburtzeko, eta horrela pistak ematen dituen kurba handiak laburtzeko,
ibilbidearen erdian Refugio Telera edo Las Planaseko aterpea aurkituko dugu.
Bidea aurrerantz jarraitzen dugu informazio kartel txiki bat aurkitu arte, gezi
batekin seinalatuz ibilbidea antzinara.
Pistatik apur bat gehiago jarraitzen dugu kurba
batera heldu arte, bertan ito bat aurkituko dugu, eta itoak jarraituz
espoloiaren bila joango gara, ikusiko dugun lehen korridorea Diagonal handia
izango da. Metro batzuk jarraitzen dugu oraindik maldan gora, ezkerretara
ateratzen den kono handia ikusi arte, Maria Jose Aller da hau, Y-rantza
jarraitzen dugu ezkerretara enpotratuta dagoen kaskada eta korridore bat ikusi
arte. Konoaren hasiera 2.200 bat metroko
altueran egongo da eta kotxetik 2/2.5 ordu inguru eramango gaitu bertara
heltzea.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: D+/MD-/350 metro/90º/M3-M4/V.
- Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
- Desnibela: 1400 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 350 metro.
- Ibilbidea: Piedrahita de Jaca-Lacuniacha-Pista-Korredoreetara doan bidexka-Maribel korridorea-Cima Capullo-Y korredorea rapelatu-Piedrahita de Jaca.
- Iraupena: 10 ordu ekintza guztia (4-5 ordu korredorean, dagoen jendearen arabera gehiago edo gutxiago). Korridorera hurbilketa, bi ordu inguru dira.
Krokis honetan oso ondo azalduta datoz aurkituko
ditugun zaitasun guztiak, graduarekin ez nator guztiz bat.
ERREPORTAIA:
03:30_ Ref.Teleran esnatzen gara, logelatik isilka
atera eta sukaldera jaisten gara gosaltzera.
04:30_Lacuniachako parkingetik ateratzen gara erritmo
lasaian, hotza egiten du, 0ºC, baina inbertsio termikoa dagoenez gora goazen
heinean haizea beroagoa da.
07:00_Y Korridorearen basean geldialdi bat, te beroa
hartzen dugu, arnesa jarri eta materiala banatzen dugu. Prestatzen gauden
bitartean, behekaldean jendea hurbiltzen ikusten dugu, hain goiz esnatu izana,
igoera azkar bat elur gogorretik egiteko balio izan zaigu eta korridorean
lehenak sartzen izateko baita. Leku honetan motxilak utzi genituen, ondoren
jeitsieran berriz hartzeko.
8:00_Lehen erresaltea, goulotte txiki bat da,
bizpahiru metrotakoa, eskumarantza eramaten gaituena eta laster bilgunea
aurkituko duguna, izotz kaskada handiaren azpian, geuk soka gabe igo genuen hau
apur bat arintzeko eta arinago heltzeko lehen bilgunera, hiru iltzerekin osatua eta ondo triangulatuta dagoena, hementxe hasten da korridorearen benetako lehen zailtasuna.
Lehen kaskada izotzez oso justu zegoenez,
eskumatik dagoen diedro batetik eman genion, zuzenean bilgunetik aterata, pare
bat iltze ditu eta erresaltea igaro ondoren kanpa zabal batera ateratzen gara
R1era iristeko, 60m.
L2, Bilgunea dagoen diedro izoztutik, eskumarantza
jo eta bide guztian erabili genuen torloju bakarra sartu ondoren, bloke
batzuetara heltzen gara, mikrofriend batekin babestu eta 45 metrotan zelai bat
pasa ondoren, R2-ra heltzen gara, iltze batekin eta C-0.75arekin ondo
berrindartzen dena.
Hurrengo luzea bi erresalte txiki ditu, bizpahiru
metrotakoak baita, 50 metro inguruko tiradarekin bloke enpotratuaren azpian
dagoen bilgunera heltzen gara.
Bloke enpotratuaren luzea, ez zitzaidan hain zaila
iruditu, baita Mikeli ere, askoz gehiago kostatu zitzaigun lehen luzea, agian
izotz kaskada ez zegoelako eta mixto horrek zailtasun extra bat eman zion.
Lekua eta bistak ikaragarriak, Midi d´Ossau
Mikel bloke enpotratuaren luzearen azken maldak
bukatzen.
Hurrengo luzea, beste diedro/bloke bat da, IV+
graduaziokoa, behin igarota 60 metrotako tirada bat eta goikaldeko kornisara
heltzen gara.
12.15_Eguzkiaz babestu eta korrikan goaz Y-ko
rapeletara, aurpegia ez erretzeko eta ahalik eta arinen jeisteko.
JEITSIERA:
12:30_Bi rapel egin genituen, goiko bilgunetik,
kobazulo handira eta kobazulo handitik 60 metrotako soka eman zuen punturaino.
Hemen sokak batu genituen eta Y korridoretik behera jaitsi ginen motxila utzi
genuen punturaino.
Behin behealdean, arnesa eta materiala kendu,
kranpoiak eta pioletak gorde eta ur apur bat hartu eta gero pistara doan bidea
hartu genuen. Hemendik kotxera erritmo lasaian joan ginen egunaz gozatuz, ordu
batean kotxera heltzen gara, Y-aren rappeletatik (3 ordu inguru).
Eta pistatik behera, lasaitasunez kotxeraino,
ondoren Piedrafitako parkingean leka batzuk pernilarekin jan genituen, gauzak
sikatzen jarri genituen bitartean, ondoren mendian zeuden baldintzak ikusita,
Jacara joan giñen Jonan eta Ziorrekin batzeko, hurrengo egunean PICO DEL
AGUILA_IPAR AURPEGIA (270/AD+) egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina