2016(e)ko uztailaren 5(a), asteartea

2016_05_28_Erlaitz I (4b/80m) Muganixera eta Aiako harrien zeharkaldia

SARRERA:

Oiartzunaldean benetan leku bitxia dugu hemen. Begiratzen zaion lekutik begiratuta, mendi honek perfil berezia erakusten du. Hiru gailur biltzen dira hemen: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Aiako Harrian granitoan eskalatzeko aukera dago. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu. Tontor horietako koloreak eta azalak atentzioa deitzen dute.

 Mendebalde aldean bia klasiko eta berriak aurkituko ditugu. Duela gutxi bia berrik ireki dira eta oraindik ekipatzen ari dira. Aiako Harriko biak gutxitan eskalatzen dira, askotan harri suelto baitago eta aseguramentua prekarioa baita. Hala ere, biaren bat eskalatu eta mendi buelta bat ematea merezi du, ingurua ederra baita.
(Info gipuzkoaeskalatzen.blogspot)

Egindako bidea Muganixeko espoloian zehar, eta tontorretako zeharkaldia.
 photo 00_zpstyeqm9lc.jpg

NOLA IRITSI:
Oiartzunen Irunea doan GI-2134 karretera hartuko dugu. Gurutze auzoa iritsi baino lehenago “Castillo del ingles” norabidea hartuko dugu (GI-3454). Hirugarren kilometroa eta gero lepo zabal handi batera iritsiko gara. Hemendik Oiartzun alde batean eta Bidasoa harana bestean ikusiko dugu. Hemetik  jarraitu karretera Elurretxeko parkina topatu arte, aldapa bukaeran, 6. kilometroan

FITXA TEKNIKOA:

Muganix hurbilketa: (Info gipuzkoaeskalatzen.blogspot)

Elurretxetik aterata, hartu bide normala, bunkerra baino lehen eta basoko zabaldi batean, aldapa lasaitzen denean, bide nagusia utzi eta eskubialdera jo. Arretaz eta intuizio handiz, zeharkatuko dugu malkar desoroso eta aldapatsu bat, Muganixeko pareta bertikalaren azpitik pasako gara eta eskubialdean sumatzen da belardira jeisten den ertza.

20´tara eta logika pixka batekin A sektorearen seguruak aurkituko ditugu. Ertzaren beste aldean B eta C sektoreak kokatzen dira

Materiala: 8 edo 11 zinta, luzeren bat enpalmatu nahi baldin bada, horretaz gain, bilguneetarako materiala. Friend eta fisureroak ez dira beharrezkoak, dena txapatuta eta oso ondo gainera.
Arroka mota: Granito zaharra, itsasgarritasun handikoa. Arroka oso zendoa baina blokeren batekin erne ibili behar dena.
Orientazioa: Mendebaldea

Bidea egiteko denbora: Ordu bat

Egindako bidearen krokisa
 photo 1_zpscobewzkk.jpg

LUZEEN DESKRIBAPENA:

Erlaitz I (4b, 80 m, 4a obligado)
L1 (25 m, 8 seguros, 4b): Placa relativamente tumbada con buenas presas. Roca con muy buena adherencia. El pasito más duro está en la entrada a la vía. Seguros bastante cerca. Reunión a base de químicos al lado del arbolito.

L2 (25 m, 5 seguros, 4a): Placa tumbada de roca compacta con los seguros un poquito más alejados que en el anterior largo. Reunión sobre 3 parabolts y un spit.

L3 (30 m, 3 seguros, 3b): Largo en el que la dificultad baja mucho. Las placas se tumban mucho y salvo un murito el resto es muy fácil.


ERREPORTAIA:

Ibanekin, atera baino lehen Elurretxeko parkingean ateratako argazkia, eguraldiak ez zeukan itxura oso onik, baina eguna aurrera joan ahala hobetzen joan zan.

 photo 2_zpswomvat54.jpg

Basoan zehar, tontorretara doan bidea hartu beharrean, eskumara doan bidea jarraitu eta bunker batera heldu bezain pronto, ezkerretara ateratzen den zuhaizka batetik igo.

 photo 3_zpsejgqk0sv.jpg

Bunkerraren inguran, eta bertan dagoen kartel orientagarria

 photo 4_zpsloeyv3pe.jpg

Hartu beharreko bidezka

 photo 5_zpsf17cvxqc.jpg

Baso txiki bat zeharkatu behar da

 photo 6_zpsawscatry.jpg

Eta honako langa honetara iritsi

 photo 7_zpstyhnqmx7.jpg

Langa zeharkatu eta oso zapaldua dagoen bidea jarraitu

 photo 8_zpsczbdaynl.jpg

Espoloiaren ingurura heldu arte, hemen espoloira doan bidea jarraitu, behin goikaldean egonda, oso azkar ikusten dira txapak.

 photo 9_zpssrlehtwy.jpg

Espoloia, eta neu nagoen tokian hasten da bidea

 photo 10_zpshlkwjoqz.jpg

Lehen luzea, arroka apur bat bustita zegoen, 25 metrotako luzea, oso ondo txapatuta eta bilgune eroso batekin, kate bat dauka bilguneak jada.

 photo 11_zpsfomzqkuj.jpg

 photo 12_zps16de3zbj.jpg

Bilgunean

 photo 13_zpsugiv8jyu.jpg

Lehen bilgunea

 photo 14_zpsrmcwzlx4.jpg

Iban lehen luzea igotzen

 photo 15_zpsfa9cjlg7.jpg

Bigarren luzean jada, eguzkiak ematen digu, eta arroka oso lehor dago, lehen luzea baino bertikaltasun gutxiago duena.

 photo 16_zpsljz4n7yr.jpg

Bigarren bilgunea, rapelatzeko prestatuta dago, eta horretaz aparte beste bi parabolt dituena, errepisa oso eroso batean, eta inguru ezin hobean.

 photo 17_zpsk1dn4bye.jpg

Falta zaiguna

 photo 18_zpsqwajl6od.jpg

Azken luzea, trantzisioko luze bat, pare bat txapa dituena tarte zailenean, gomendagarria zinta luzeak erabiltzea, soken marruskadura ekiditeko.

 photo 19_zpsbzwbtu60.jpg

Bilgunean

 photo 20_zpsslkhxrfz.jpg

Iban hirugarren bilgunera iristeko azken metroetan, giro ezin hobea eta eguraldi bikaina.

 photo 21_zpsqetq8lwx.jpg

Muganixeko tontorrean (758m)

 photo 22_zps2qtvqgkc.jpg

Katuak kendu, zerbait jan, oin hutsik, eguraldiaz eta parajeaz gozatzen

 photo 23_zpshoik96u2.jpg

 photo 24_zpspaznyx9x.jpg

Irumugarrietak tontorrerantza abiatzen gara sokak eta dena batu eta gero.

 photo 25_zpsvzqhgfog.jpg

Irumugarrieta (810m)

 photo 26_zpssp6w0er6.jpg

Tontorra pasa eta Txurrumurrurako bidea jarraitzen dugu, igo-jeitsi konstante batean

 photo 27_zps6aiodgsk.jpg

Txurrumurruko tontorrea (826m)

 photo 28_zpsrc1ow7hh.jpg

 photo 29_zpsdzy1shti.jpg

Iban, anillaren pausura jeisten, kontuz euria egiten duen egunetan

 photo 30_zpsrxlha5ba.jpg

Arbollara hurbiltzeko lehen destrepea, arbollako pausua III graduarekin kalifikatuta dago baia presa oso onak ditu eta ez dekoz arazo handirik.

Lehen arbolla, bertatik rapelak egiteko prestatuta dago, guk ez genun beharrezkoa ikusi.

 photo 31_zpszbvoekka.jpg

Pitzaduratik pasa genuen, hemen pitzaduraren zatira hurbildu ginen, bertatik igarotzeko errezagoa ikusi genuen eta, marka gorriak ere hemendik zetozen.

Errolbidera bidea, falta zaiguna, bide polita, harri artean, oraindik kolore apur bat falta zaio belarrari, udaberria sartu arren nabaritzen dira azken astean eroritako elur eta euriek bellegi utzi daurie bedarra.

Errolbideko tontorrean (837m) eta eguneko tontor altuena
 photo 32_zpsrtnxtqlx.jpg

Endarako urtegia

 photo 33._zps1ta9g9nq.jpg

Aiako harriak Errolbideko tontorrotik ikusita, jende asko zegoen gaurkoan, baina Errolbideko tontorra, dituen zailtasunak direla eta, beti bakartasun handiagoa dauka.

 photo 34_zpsypdiyiu1.jpg

 photo 35_zpso0lxcgxp.jpg

Tontorrean zerbait jan eta edan ondoren, gauzak jarri eta etorritako bide berdinetik bueltatzen gara, aritxulegira doan bidea jarraituz gero eguna luzatuko zitzaigulako eta bazkaria itxaroten genuekan Donostin.

 photo 36_zpsyyuqsrvk.jpg

Iban anillako pausua berriro igarotzen
 photo 37_zpsvdo3xeq1.jpg

Ume batzuk aitarekin, jeisteko zailtasunak zituzten eta apur bat lagundu genien ;)

 photo 38_zpsukba4k2h.jpg

Azken trepadatxoak

 photo 39_zpsmxqn7znh.jpg

Joan baino lehenago, Muganixeko tontorrari argazki bat eta egindako espoloia

 photo 40_zpsflwvbhez.jpg

Elurretxerantza

 photo 41_zpsdg5vd3he.jpg

Hemen Ibanek egun honetaz grabatutako bideoa, ikustea pena merezi du.


Egun oso polita, mendiaz asko gozatu genuen, bide erraza baina leku ikaragarri batean, oso gomendagarria. Animatu eta probatu ;)

Hurrengoarte







iruzkinik ez: