Kuadrilla ederra batzen gara barikuan goiz erdian, Castro Valnera eta Miel arin bat egiteko, Ibilbide oso polita egin genuen, Lunada inguruko bide klasikoena, bertako bi mendi esan guratzuenetatik pasatuz, Miel eta Castro Valnera.
FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1 (baldintzen arabera)
- Desnibela: 1300 metro aprox
- Luzera: 15km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera.
Ibilbidea: Refugio Castro Valnera-Cabaña Susana-Bernacho-Subida Balmaesqui-Castro Valnera-Tubo-Bernacho-Pico Miel-Refugio Casto Valnera
Kotxetik kotxera 4-5 ordu.
Powered by Wikiloc LUISMI-ren ibilbidea, egun honetan Txanpi-k gidalez egin zigun, eskerrikasko.
ERREPORTAIA:
Cabaña Susanara bidean, Miel ingurua alde batera uzten.
Hemendik jeitsiera arin bat Bernachora, ondoren BALMAESQUI bariante ederra ta inklinatua hartzeko, eskerrak Txufi ta Txanpi bidea ondo ezagutzen zutela, zuhaitzetan markak aurkitu genituen bidea ondo jarraitzeko.
Castro Valnera ingurura heltzen.
Tontorrean Txufi arineketan alde egin behar izan zuen ta tontorrean Efren aurkitu genuen.
Tontorrean denbora bat egon da gero, Castro aurre-tontorrera hurbildu giñen, Tubotik jeisteko.
Lehen malda ikaragarria.
Tubo ingurua elurra apur bat gogorra zegoen.
Markel gertu eta aurrerago Ima ta Txanpi.
Tuboko goikaldea, eguzki ta gerizpe artean.
Bernachon berriz fokak jarri genituen ta Pico de La Miel ingurura igotzen hasi giñen, eguzkiak gogor jotzen zuen.
Pico la Miel ingurura heltzen, ezkerrean Castro Valnera.
Castro Valnera eta ber TUBO famatua, jeitsiera oso gomendagarria.
Pico de la Mielen, fokak kentzen jeitsiera arin bat egiteko aterperarte, garagardoa zain zegoela, plazer bat mutilak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina