2022(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

2022_03_11-Lunada. Castro Valnera. El Tubo.

 Bariku arrasti eguzkitsu bet aprobetxean, Ima ta Paulagaz hurbiltzen gara arin baten Bernachora kotxeagaz, pista amaierarte heltzeko aukeragaz Bernachoko bordetaraino, igoera arina egiten dugu basotik Castro Valnerara, hasiera nahiko lehor ta elurra nahiko altu aurkituz.

Lepotik gora fokak jartzen ditugu ta tontorra ritmo arinean egiten dugu Tuboko jeitsiera nahiko baldintza egokietan aurkituz, irteera arina ta kañatxu bet etxera heldu baino lehen.

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 3.1/E1 
  • Desnibela: 700 metro aprox 
  • Luzera: 8-10km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera.
  • Kotxetik kotxera 3 ordu.


ERREPORTAIA:

Basotik gora, zapatilletan aproximazioa egin genuen.


Basotik gora, fokeatzen.



Cubada inguruan, tximiniatxotik gora apur bat porteoa egin genuen ondoren eskiak berriz jartzeko.


Tontorra


Goikaldean lainoa sartzen hasi zan.


Tubo ingurua, lainoagaz jeisten, rollo fantasmagoriko batean.




Behekaldean, basoan eskiak berriz motxilara ta arin batean kotxera.




Lunada, bere osotasunean.






iruzkinik ez: