2021(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

2021_09_30-Aiglun. 4 Ventes (6a+/250m)

Verdon inguruan lau egun pasa ta gero, luzeak eta kirol eskalada egiten, Aiglun-era bidea hartzen dugu, herri txiki hau, Alpe maritimoetan kokatuta dago eta herrixka txiki bat da, non bere biztanleak 20 pertsona baino gutxiagokoak dira.

Haran honetan, herria hormatxarren artean babestuta dago, horma hauek 200 metrotako luzera daukate eta kare harri ikaragarri batekoak dira. Verdonek duen famaren itzalean egon arren, leku hau azken urteetan ezagutzera eman da bere bideen estilo eta kalitateagaitik. 

Bi egun pasa genituen bertan ta egia esan oso gustora egon giñan, leku lasaia, denbora nonbait gelditu dela dirudiena, benetan gomendagarria. 

Bigarren egunerako Aigluneko Eperon des 4 vents bide ezaguna aukeratu genuen.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6a+ (6a oblig)
  • Luzera: 250 metro 
  • Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin.
  • Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
  • Bibliografia:  Camp to Camp eta danzaverticale.






Hormara gerturatzen.


Inguru horretan eskalada lerro asko daude, gradu altukoak guztiak.




L1 (V+/30m) Les chevreuils de Calendal bidetik sartu giñan, garbiago bilgunea pasatuz hurrengo Rbis-era heltzeko.

L2 (6a/35m) irteera polita dauka, apretoi batekin arroka oso ona orokorrean, ur tanta txikiak ta regleta onekin.



Bigarren bilgunera heltzen.


L3 + L4 (6a/45m) bi tira eder, Mikelek arin batean enpalmatu zituenak, ur tantazko plaka ederrak.

Aigluneko herria.


L5 (6a/30m) tirada lasaia, mugimendu ederrekin plakak ta sabaitxo bat ebatziz.

L6 (6a+/35m) tirada oso edera, arroka oso onekoak, ur tantazko plaka ikaragarri ona.


Bilgunera heltzen.


L7+l8 (V/55m) azken bi tiradak enpalmatu daitezke, tontor ingurura heltzeko, bilgunea zuhaitz batean.


 

iruzkinik ez: