Lau egunetarako jeitsi giñen Mikel ta ni Galayos-era eskalatzeko asmoarekin, lehen egunean Torreiko Underground+Malagon eskalatu ta gero, kanaletik jeisten giñenean gerizpetan zegoela aprobetzatuz bertara sartu giñen kordada bat jarraituz, bide arina ta erraza arrastiz gerizpetan dagoena, erreza ta arina izan arren bere azken luzea oso ona da ta asko disfrutatu genuen.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 150m/V
- Denbora: 5 min hurbilketa
- Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat.
- Nola heldu: Refugio Victorytik zuzenean kanalera bidean ezkerretara gelditezen da.
ERREPORTAIA:
Refugio Victory eta Galayos txikia ta handia, hemendik Sarah-ri gorantzi handi bat eta eskertzea hain ondo tratatu izana.
Luze errazak izan arren, lehen tirada oso ederra da, diedro erraz ta polit batetik dihardu.
Bigarren luzea ederra baita, iltze batekin babestua ondoren inguru errezago batera sartzeko.
El TORREON handia, Galayosetako ikono bat.
Hirugarren ta laugarren luzeak trantsizio luzeak dira, ondoren repisa batera heltzeko, ta babaresa eder batetik 15 metrotako tirada ikaragarria dauka, goikaldean rapelarekin.
R5tik 15 metrotako rapel bat egiten, ondoren trabesia horizontal erraza, hitoak jarraituz kanalera bueltatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina