2019(e)ko abuztuaren 22(a), osteguna

2019_07_23-Pointe des Cinéastes : Traversée des arêtes - Vieux Piton (6a/400m)

Ecrinsetan zehar egindako arroka bidaian, hurrengo geldiunea, hasiera batean pentsatu bakoa, Pointe des Cineastaseko ertza egitea izan zen, bere egunean Le Barre des Ecrins egin genuenean, ingurua asko gustau jakun biei ta asko motibatzen gintuen ertza egin ahal izatea inguru basati horretan ta vivac-a egitera igotzea, horrela aproximazio egunean lasai pasa genuen, siestatxoa ta arrastiko azken orduan igo giñan gorantza afaltzeko.

FITXA TEKNIKOA
  • Nork ekipatua: Dominique Stumpert 1990 urtean.
  • Nola heldu:Refuge Glaciar Blanc-era doan aproximazioa jarraitu, bertatik Agneaux mendietara doan bidea jarraituz ezkerretara gelditzen da Cineastes punta, hitoak jarraitu. (2h+1h)
  • Zailtasuna: 6a/400m.
  • Arroka mota: Kalitate oso oneko gneisa/granitoa, (behekaldea apurtuta eta goikaldea ezinhobea), ertza tarte ugari ditu.
  • Ekipamendua: Semiekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
  • Jeitsiera: Laugarren orratzetik jeisten den rapel bakarrean, ondoren nahi izan ezkero, beste bi rapeletan glaziarrera heltzen gara, gu 60m-tako tirada batean inguru errezera heldu giñan.



ERREPORTAIA:

Refuge Glaciar Blanc-era heldu baino lehen, glaziar azpian geldialdi bat egiten.


Pelvouxeko mendia, Pic San Noms eta Ailefroide ertz guztia.


Behin vivac gunea hartuta, Pelvouxeko ilunabarraz gozatzen



Pointe des Cineastes eta Agneaux ingurua, beste baterako azken hau.


Lasai esnatu giñan, prisa askorik euki gabe, ondo gosaldu ta aproximazioarekin hasi giñan, 1h.


Pelvoux, Pic San Noms eta Ailefroide ertza


Ailefroideak eta bere ipar aurpegia, hain famatua egin den  Marchal Ombre eta Pic San Nomseko Le Prestige des Ecrins, lar haundiak batzuentzako, ikustearekin konformatzen garela.


Lehengo luzeak, mantak pegatzearen arazoa, lehen luzeetan tapoia zegoela, ta ezkerraldeko normaletik sartu giñan trabesian lehen orratzera heltzeko (III+ gradua aprox/150m), erraza baia apurtua.


Ertzean, egunaz gozatzen.


Glaciar Blanc glaziarra eta bere morrena.


Bigarren ertzera bidean, arrokaren kalitate oso ona.


Hirugarren orratzaren bilgunera (montatzera) heltzen, hemen berriz bi aukera, edo Vieux pitons bidea jarraitzea, iltzeren bat ta autoprotezioa (6a), edo eskumatik, normaletik (IV inguru), geuk Vieux pitons bidea jarraitu genituen, bi tiradetan, orratzaren goikaldera heltzeko.


Mikel lehen bilgunean,


Gertuago


Luzea rekuperatzen.



Orratzaren tontorrean


Eguna lainotzen hasten da



Rapelatzeko, laugarren orratzetik, rapel txiki bat, ondoren beste rapel batean glaziar/elurtera heltzeko, 60 metrotako tirada, arroka oso apurtua.


Agneauxeko ingurua, eguna lainotzen zijoan heinean.


Hemendik, vivac gunetik gauzak batzera, ta bi orduko jeitsiera ta gero, Ailefroideko Pre Madame Carle gunera heldu giñen, dutxa baten beharrean ta hurrengo eguneko aktibitatean pentsatzen.

Eguna asko grisatu zenez, hurrengo egunean Fressnieresera joan giñan kirol eskalada iten, Galibierreko tourreko etapan gehiago pentsatzen jajaja.

iruzkinik ez: