2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

2017_11_01-Anso.Pilar del Paso. Directa Anso (6a+/170m)

SARRERA:

Aurreko asteburuan Piriniotan eguraldi txarra ematen zutenez "La Cabrera"-ra jeitsi giñen hango granito ikaragarrian pitzadura eta arrakalak eskalatzeko, eta Azaroak 1eko jai egunean zubirik hartu ezin ibili giñen, zerbait egin nahi genuen, Piriniotako azken balak gastatu nahian, lanetik atara bezain laster Ansora bidea hartu genuen, bertako bideren bat egiteko asmoarekin, tenperatura freskoak ematen zituzten eta haize apur bat, hori dela eta, "Anso Directa" bidea aukeratu genuen, leku askotan oso ona zela irakurrita geneukan ta egin beharreko listan genuen.

FITXA TEKNIKOA:



Lehen argazkia Hokus Pokus blogekoa eta topoa saretik hartutakoa.
  • Nork ekipatua: Bernat Jover eta Joan Alonso 2011an
  • Nola heldu: Ansotik Zurizara bidean, heltzean, lehen zubia pasatzerakoan, lau poste luminoso dituenak, apur bat jarraitu ta beste bi poste gorri aurkituko ditugu, eskumatan bi kotxerentzako parking txiki bat daukagu, eta errepidearen ondoan, hito handi bat dago, hitoa jarraituz basoan sartu, hitoak jarraituz hormara heldu arte, bertan "DA" horman idatzita aurkitu arte, Directa Anso, kotxetik 15-20 minutu.
  • Zailtasuna: 6a+  eta 170m.
  • Arroka mota: Kalitate "oso ona" duen kare harrria, tarte batzuetan adi ibili beharrekoa, tarte oso onak eta oso kaxkarrak tartekatzen ditu.
  • Ekipamendua: Luzeetan zehar pare bat iltze ta arroka zubiren bat aurkituko dugu, bilguneak bi paraboltekin eta argolla rapelatzeko.
  • Materiala: Zinta luzeak, friend joko bat (ertainak bikoiztuta hobeto), fisurero joko bat ta 60ko soka bikoitzak.
  • Jeitsiera: Rapelean, R5etik R4ra; R4tik R3ra: R3tik R2ra; R2tik zorura, leku askotan rapel guztiak egiteko gomendatzen dute.Geuk horrela egin genuen eta ez genuen inongo arazorik izan.
Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua (saretik leku askotan ikusi dudanez jartzen dut, ondo kokatzeko). Liburua Antonio Garcia Picazorena da, neuk erosia daukat eta oso ondo dago.




ERREPORTAIA:

Goizetik esnatzen gara, baia eguzkiak jotzen duen arte denbora iten goaz, Ansoko herrian egin dugu lo eta bertan eskaladako materiala prestatzen dugu, 9tan Zurizarantza doan errepidea igotzen hasten gara.


Pared del Paso


Ansoko errepidean, leku polita galtzeko.


Aproximazioa pultsazio bajutan egiten dugu, izerditan ez hasteko, 15-20 minutu.


L1: V+/35m: Lehen luzea nahiko ona da, pitzadura ona, iltze bat bilatu nahiean, arroka nahiko ona sekzio guztietan eskumatara egin beharreko trabesian izan ezik, dena apurtua dagoela.


Babesteko aukera asko daude, kontuz arrokarekin.


L2: V+/30m: Eskumatara daukagun pitzadura handitik hasten da, zuhaizkera bidean, pieza handiak sartzen dira kañoira, ondoren pausu aarraro bat ta R2a saltatuz, R2bisera joan, iltze bat dago, fisurero bategaz babesteko oso ondo, edo friend batekin.




L3: 6a+/35m: Pitzadura oso txikia, irteera potentea, ondoren eskumatara dugun pitzadura handitik zuhaizka handia bilatu nahiean, ezkerretara gelditan jaku bilgunea. bigarren zatiko pitzadura nahiko da, arroka pintxudoa, baina sekzio arraroekin.


L4:V+/45m: Ezkerretara dagoen pitzadura pasa ta bloke handiak babestuz igo, bilgunera heldu arte, tirada luzea ta polita, kanto asko daukana, pare bat zinta daude ez galtzeko.




L5:V+/20m: Zinta bat dago, txapatu, arroka apurtua, sabina moztu bat beste zinta bategaz, trabesia nahiko itsusia eskumatara ta iltze bat, pitzadura bat, begetazio dezentegaz ta bilgunera heltzen gara, luze nahiko itsusia.


Azken bilgunetik, rapelak hasi baino lehen ataratako selfia.


Ansoko basoak sasoi hauetan kolorez beterik dauz.


RAPELAK: Gomendagarriena (leku batzuetan denak egitea jartzen du)

  • R5-R4ra.
  • R4tik R3ra
  • R3tik R2ra, (R2bisean bat gelditu ondo batzeko sokak)
  • R2tik zorura sokak ondo jeisten dira trabatu gabe.




Gauzak arin batean kotxean gorde ta Ansoko herriaren ondoan dagoen atseden guneko mahaietan dilista arin batzuk jaten ditugu materiala banatzen dugun bitartean.


Bide hau Ansoko biderik onenetarikoa zela irakurrita neukan ta labur geltditzen zela, pertsonalki bidearen kokalekua ikaragarria da baina ez dauka luze onik, lehen luzea harrokagaz kontuz ibili beharrekoa, bigarrrena bai esango nuke oso ona dela, ondo babestu beharrekoa baia L3 eta L4 nahiko sekzio onak eta oso txarrak tartekatzen ditu, ta L5, pertsonalki soberan dagoela esango nuke, goitik ateratzea ahalbidratzen ez badu, bidea polita baia asko gehiago espero genuen.

iruzkinik ez: