Eguberri eguna zen, eta gauean jan behar genuen
janari guztiari leku bat egiteko, goizeko 10tan Atxarteko goiko parkingean
gelditzen naiz Mikel ta Oierrekin, bertan, eskalatzaile bat zegoen, bere kidea
bakarrik utzi zuela eta gurekin animatu zen.
Mikelekin joan zen "logika"
bidea egitera, eta neu Oierrekin, Diedro olvidado eta "La nueva"
bideak lotu genuen lehen espoloiko goikaldera ateratzeko.
HEMEN espoloietan kirol eskalada egiten
ibili garen egun bateko erreportaia.
Eta HEMEN lehen espoloia eskalatu genuenekoa, Naufragos + Kike bidetik
Todoescalada webgunetik ateratako informazioa eta krokisa (Webgunea HEMEN)
Espoloietako bide guztiak oso ondo
ekipatuta daude, bai kimikoekin edo bai paraboltekin, hori bai zailtasuna
jeisten den puntuetan, txapen arteko distantzia handiagotzen da dezente.
Diedro olvidado (6a/30m): Oso bide polita,
disfrutatzekoa. Oso ondo txapatuta dagoela uste dut, eta ekipazio oso
berriarekin, goikaldean pausutxu bat dauka baina hankak ondo mugituz gero
inongo arazorik gabe ateratzen da.
La Nueva (V+/60m): Klasiko bat eta oso
errepikatua dagoena, gainera tontorra egiteko bide errazena da. R1 bilgunetik zuzenean
jarraitu R2 heldu arte, oso argia. Pausu aereo bat gero tximenea antzeko
batetik jarraitu ahal izateko eta goian dagoen bilgunera heltzen gara.
Diedro olvidado (6a)tik atera bezain pronto, Oier aseguratzen nuen bitartean ateratako selfia, zelako haizea eta hotza, baina oso gustora.
Oier azken luzeko azken metroetan
Lehen espoloietik jeisten
Gurekin etorri zen mutikoa, ez nintzen izenarekin gelditu, Espoloi ahaztura eraman zigun, eta bertan berak ekipatutako bide berri bat erakutsi zigun, eta estreinatzen utzi zigun, 6a graduaren inguran ibiliko da eta eskumarago zabaldu duten bide berri bat, arrakal oso polit batetik dijoan, 6a+/b inguruan ibiliko dena.
Lehenengoa, Albert eta Kittoren ezkerrean geldituko litzateke.
Bestea, Mendiko etxearen eskuman dagoen retrankeoan dago.
Sektore horren informazioa HEMEN
Eguzkia atera zan eta haizea apur bat baretu ondoren, kirol eskaladari ematen eta bide berri hauek probatzen
Gosea eginda, etxera ;) Eguberri on!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina