2015(e)ko uztailaren 15(a), asteazkena

2015_06_28-Coriscao (2.234m) San Glorioko portutik

SARRERA:

Azken eguna Picos de Europa aldetik, eta lehenego bi egunetan Llambrion eta Padiorna aldetik ibili eta gero, hirugarren eguna Hermidan eskalatzeko erabili genuen, eta azken eguna, zerbait erraza egiteko asmoa geneukan. Potes aldetik zerbait hartzen ibili eta gero, San Glorioko portura dijoan errepidea hartzen dugu eta Artzaren begiratokian jartzen dugu gure furgoneta.

Coriscao mendia, Picos de Europako begiratoki ikaragarria da, baita Palentziatik gertu dauden mendiena ere. Parke naturalaren ertzean kokatuta dago, eta bertan egin beharreko mendi bat da, Bizkaian Gorbeia izan daitekena modukoa baita, mendi oso-oso erraza, zailtasun gabekoa, eta jende asko igotzen dena.  Picos de Europako hiru mendi lerroen ikuspegi panoramiko ezin hobea ematen digu.

20:00ak aldera heltzen gara San Glorioko portura, eta bertan, Mirador de Llesbako norabidea hartzen dugu, bi kilometro pasa eta gero, Artzaren estatuaren parean dagoen parking-ean uzten dugu kotxea.

Plana erraza, afaldu, kartaldi bat bota afaldu eta gero, eta biger goizean lasaitasunegaz altzatu, eta motxila ez ezer gabe, korrika igotzea, bidean dauden beste tontorrak jeitsierarako uzteko.

EGINDAKO TONTORRAK:
  • Coriscao (2.234 m)
  • Peña Cascajal (2.027 m)
  • La Guarda (1.893 m)
LABURPENA:
  • Desnibela: 800 metro positibo eta negatibo
  • DIstantzia: 9,5 km
  • Igoera denbora: 42 minutu
  • Jeitsiera denbora: 20 minutu
  • Zailtasuna: Erraza, bidetik dijoan ibilbidea, ez dauka galbiderik
  • Ura: Ibilbidean zehar ez daude iturririk.

ERREPORTAIA:

Afaria prestatzen genuen bitarteko argazkiak, eguneko azken argiekin.



Esnatu bezain pronto egindako argazkia, 9.30ak inguru esnatu giñen, ez geneukan inolako prisarik, bagenuen eta igoera oso arin egingo genuela.


Hurrengo goizean egingo genuen ibilbidea (Iturria: Bailando con los Sarrios bloga)


Atara baino lehen


Artzaren estatua


Macizo Oriental edo Andara, Morra de Lechugales ikusten delarik


Macizo Central eta Oriental, Llambrion, San Carlos, Tesorero, Horcados, Santa Ana, Peña Vieja eta Peña Olvidada ezkerrean, Morra de Lechugales aipagarriena eskumako sektorean. 

Panoramika ikaragarria


Macizo Central eta Oriental


42 minutu eta gero, Coriscaoko tontorrean gaude, hirurak enfilatuta igo gara ritmo arin batean, eta inolako arazo gabe. Tontorrean ur tragu bat bota, eta derrigorrezko argazkia atera, eta apur bat estiratu eta gero, jeitsierako bidea hasten dugu.


Erreka batean dutxatu, izerdikada guztia kendu eta Potesetik tragu bat hartzera joaten gara, domeka izanda jendez gainezka dagoela.


Hauxe da dena, espero gustatu izana.

iruzkinik ez: