2018(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

2018_02_09-Ceillac. Les Formes du Chaos (III/4/300m)

SARRERA:

Otsaila, Piriniotan eguraldio oso txarra, oporrak hartuta ta azkeneko momentuan Ecrinsetara bueltatzea erabakitzen dugu. Abenduan egon arren, hasierako plana Cerdanya, Ariege eta inguru horretara joatea zan, baia bidean autopistako egoera ikusita harantza joan giñan, lau egun, lau bala, eguraldi oso ona ta zero azpitik momentu oro. 

Lehen egunean heldu giñan ta Sombre Herosera (II/5/100m) eta Easy Rider (II/3/70m) egin genuen, bidaitik nekatuta geundenez, hurrengo egunerako erabaki genuen haraneko altxor klasikoa uztea, Les Formes du Chaos.

Goizeko bostetan esnatu giñen, herrian hartu genuen Gitean gosaldu ta kaskadetara joan giñan kotxean, -15º graduko tenperatura markatzen zuen goizeko 7:30tan Ceillac-eko ski pistetan, Goiz esnatu arren aurretik hiru kordada genituen, eta lan eguna zen, baldintza oso onetan zegoen eta asko gustatu zitzaigun kaskda izan da.

FITXA TEKNIKOA:


  • Zailtasuna: III/4
  • Luzera: 300m
  • Orientazioa: Iparraldekoa
  • Kaskadaren hasiera kota: 1700 metro inguru
  • Materiala: Zinta luzeak,fisurero batzuk badazpada,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Nola heldu: Kotxea ski pistetako parkingean utzi, zubia pasa ta PRa jarraituz, oso ondo ikusten dira parkingetik. 10 minutu.
  • Lehen igoera:  N. Faysse eta W .Jaillet 1980 urtean.
  • Jeitsiera: Goikaldeko GR bidetik.
  • Bibliografia “Les Cascades de glace”  Robert Balestrarena, liburu oso gomendagarria Ecrinsetara joan ezkero, aproximazioak, kaskadak, etab

Txastimendiak blogetik hartutako topoa.

ERREPORTAIA:

L1: 50 metrotako tirada ona, 75/80º gradutan mugitzen dena, baina repisa asko dituena, bilgunea ezkerraldean dauden bi instalazioetan edo eskumakoan.



Atetako prest, ondoan kordada katalana dekogularik


Ceillac-eko eski pistak.


L2: 30m, tarte bat dauka 85º gradutan duena, baina ondo egiten da, eskumara joanez bilgunea egiteko, torlojuekaz edo paraboltetan, oso baju zeunden izotz kantitateagaitik.


Tarte mantenitua igaro ondoren, goikaldean eskumatan bilgunea, aurreko kordadaren sokak ikusten dira hurrengo luzean.


L3, 45m, irteera potentea duena, ezkerretik errezagoa, ondoren repisak eta hormatxo txikiak igaroz bilgunera heltzeko.


Izotz jauzia, kobazulo barrutik ikusita


L4, 45metro, trantzisiozko luzea, kaskadatxo bat deko, 4-5 metrotakoa, ta goikaldean bilgunea zuhaizketan.


L5, 50 metro inguru basotik, hurrengo izotz jausira heltzeko,

L6, 35m. ur asko ikusten zen arren baldintza onak zituen, goikaldean erraza da, behekaldeko enbutua, 75º gradutan ibiliko da.


Luze kuriosoa eta polita, gomendagarria zinta luzeak erabiltzea, 60/120zm goikaldean marruskadura gitxi eukiteko.


L7, 25 metro, azken hormatxo bat, 80º-tan jartzen dena, ondoren zuhaitzetara ateratzeko, hemen GRaren bidea hartzen dugu eta beherantzako seiñaleak jarraituz parkingera itzultzen gara 20 minututan.


Mikel kotxera heltzen


Ceillac-eko kaskada klasikoena, luzea, mantenitua eta kuriosoa, tarte batzuetan tentea, ondoren blokeak igaro beharrekoa, enbutuak etab, asko gustatu zitzaigun, gomendagarria.

Hurrengo egunean Fresnieresera joan giñan, ta zartako ona eman zigun, bigarren aldia hara joaten garena ta eskalatu gabe bueltatzen garela jajaj.

Hemen saretik hartutako argazki bat uzten dizuet, lesdanjean blogetik udako sasoian.


Hurrengoarte!


iruzkinik ez: