Astelehena libre geneukala aprobetxatuz, goizetik Donostitik atara ta Irunen batzean gara Asierregaz, bertatik Elurretxera kotxez hurbilduteko. Bertan kotxea utzi ta tontorrerantza igoten den bidea hartzean dogu.
Ibilbide hau egiteko ideia Smithyren erreportai baten ondoren hartu nuen: Hemen erreportaiaren linka
Txingudiko badia, Hondarribia, Irun eta Hendaia, ta fondoan Donibane Lohitzune ikusten direlarik
Junkaleko kobazuloa, bertan Junkaleko birginaren estatua dago, eta misa ematen da Junkal egunean. Junkaleko ama birgina Iruneko patroia da.
Muganixeko tontorretik pasa eta iten zuen haizearengaitik zuzenean, aurretik dekogune, 758m,
Ezkerretik eskumara, Irumugarrieta, Txurrumurru eta Irumugarrieta artean dauden bi orratzak eta eskuman Errolbideko tontor bakartia.
Irumugarrietako tontorra, zeharkaldiko lehenengo tontorra, 809m
Taldeko argazkia tontorrean
Txurrumurru eta Errolbide, aurretik dekogune, egun polita, eta paisaia ezin hobea.
Txurrumurrurantza, estutasun batetik pasatzen gara
Endarako urtegia
Irumugarrietara begirada bat, egindakoa ikusiz, atzean txingudiko badia ikusten da.
Destrepe bat, neuk II-ko zailtasunarekin kalifikatu nuen, baia bertako arroka oso itsaste ona dauka eta bustita egon ezkero arriskutsua izan daiteke, baia trabesia guztiko pausu guztiak ez daukate arrisku handirik.
Txurrumurruko tontorra, 821m
Ni neu tontorrean
Taldeko argazkia tontorrean, eguneko hirugarren tontorra
Errolbidera dekogun bidea, eguneko zati interesgarriena eta politena nire ustez, eskuak erabiltzeko gune askorekin eta oso zati polita, disfrutatzekoa.
Arbollara hurbiltzeko lehen destrepea, arbollako pausua III graduarekin kalifikatuta dago baia presa oso onak ditu eta ez dekoz arazo handirik.
Barre batzuk bota genituen, batzuk besteak baino gehio.
Lehen arbolla, bertatik rapelak egiteko prestatuta dago, guk ez genun beharrezkoa ikusi.
Pitzaduratik pasa genuen, hemen pitzaduraren zatira hurbildu ginen, bertatik igarotzeko errezagoa ikusi genuen eta, marka gorriak ere hemendik zetozen.
Errolbidera bidea, falta zaiguna, bide polita, harri artean, oraindik kolore apur bat falta zaio belarrari, udaberria sartu arren nabaritzen dira azken astean eroritako elur eta euriek bellegi utzi daurie bedarra.
Mikel pausua pasatzen, 8 metroko altuera edukiko ditu gutxi gora behera, argazkian ikus daitezke jeisteko dituen heltze leku guztiak.
Arbolla famatua, pausuari izena ematen diona.
Kanal interesgarria, irakurri ditut pare bat erreportai Aiako harrietan egindako kanal eta aristei buruz, apuntatuta daude, beste baterako.
Eta horma oraindik interesgarriagoak
Anillako gunea
Txurrumurru atzean eta arbollako pausua atzean eskuman gelditzen da.
Zonalde polita, gora behera askorekin arroken artean.
Paretatxarra
Txurrumurruko pareta ikaragarria
Errolbidera bidean, falta zaizkigun azken metroak errezak, mendi ertzetik egitekoak, baia ertz oso zabala da, gozatzekoa.
Destrepe hau arbollakoa baino gatzagoa iruditu zitzaidan, ez dakit besteak presa gehiago zituelako edo zergaitik, baia hau gehiago gustatu zitzaidan.
Errolbideko tontorrean, 832 m, eguneko tontorrik altuena, baita Aiako harrietako tontorrik altuena.
Laukotea tontorrean atzean Muganix, Irumugarrieta eta Errolbide ditugularik
Aiako harrien tontorrak, Muganix, Irumugarrieta eta Txurrumurru
Jeitsieran sartuta
Horma politak Aiako harriak dituenak.
Zaldiak larreetan, eskumara dijoan bidea jarraituz hemen, Aritxulegiko lepora helduko gara.
Haitzen azpitik dijoan bidetik, hasieran pinta ona zeukan, baia pixkanaka ixten joan zan, haitzen azpian guztiz galdu arte.
Apur bat galdu eta marroi txiki batean sartu giñen jajaj, egunari puntutxo bat emateko, batzuei besteei baino grazia gehiago egin ziena. Baia esaten den moduan eindakoari aurre in beajako.
Haitzak beste aldetik
Eginiko trabesia, bi orratz puntetaik Mikel ikusten den lekurartekoa izan zen, denbora nahikoa galdu genuen, baia plaka polit batzuk igaro genituen eta pare bat destrepe polito baita. Hurrengorako badakigu hobe daukagula Aritxulegira jeitsi eta bertatik elurretxerarte segituan joan bide alternatiborik hartu beharrean, baia beno, gauza hauetatik ikasten da.
Jada kanaletik, ibilbidea arinduz eta kanaleko urarekin besoak busti ondoren gustorago.
Ataka bat pasa behar da, marka zuri horiak jarraituz, PR-koak
Elurretxera doan bidetik, zabalagoa eta berdea ikusten den tokian Elurretxetik datorren bide normaletik igoera tontorretara igoera dago.
Elurretxeko lepoan, kotxera iristeko gogoekin, Hemendik kotxearekin Ingelesaren gaztelua pasa ta ondorengo bi kurbetara dagoen iturrian gelditu giñen, ur freskoa edatera.
Renfen, Donostira bidean
Hauxe izan da dena, ibilbide polita, udaberriko lehen koloreetan gozatzeko eta konpañia onarekin, zer gehio eskatu ahal da. =)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina