2017(e)ko abenduaren 25(a), astelehena

2017_12_06_Ceillac.Holiday on Ice_Y gauche (II/3+/250m)

SARRERA:


Asteartean arrastien gelditan gara eroskien erosketak iteko, ta segituen Ecrinsetara joateko bidea hartzean dogu, prisa barik baie konstante, Ceillackera lehen argiekaz heltzeako asmoagaz. Hamaika ordu beranduago, eta undio erdi lo eski pistetako parkingea heldu gintzezan, zerbait arina gosaldu ta ta botak eta materiala jarri ondoren bertako klasiko baten bila goaz, Y kaskadak edo Holiday on ice izenaz be ezaguna dana.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: Coccoz, J. Perrier eta JM. Troussier 1980an.
  • Nola heldu: Kotxea ski pistetako parkingean utzi, zubia pasa ta PRa jarraituz, oso ondo ikusten dira parkingetik. 10 minutu.
  • Zailtasuna: II/3+ eta 250 metroko luzera
  • Ekipamendua: Bilguneak ekipatuta paraboltekin, baina zuhaizka asko baita bilguneak iteko nonnahi.
  • Materiala: Zinta luzeak,fisurero batzuk badazpada,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Jeitsiera: Goikoaldean basotik jeisten den bidezka hartu, oso ondo markatuta dago. Rapelatzeko aukera ere badago, baina askoz gomendagarriagoa jeistea basotik.

ERREPORTAIA:

Ceillacken dauden kaskaden krokis bat, gu heldu giñenean bakarrik formatuta zeuden Y gauche eta Y droite kaskadak, hau da, eskumakoa eta eskerrakoa. Les formes du Chaos, egoera txarretan zegoela esan ziguten eta beste guztiak oraindik sortu gabe.


Toulouseko atseden gune batean zerbait jaten, behin han egonda pozik baie ze luze iten dan bidaia.


L1 + L2 enpalmatu genuen, hasiera resalte erraz pare bat, bi paraboltdun bilgune bat eskumatan ta zati bat bertikalagoa, goikaldean dauden zuhaitzetan bilgunea eginez. Soka bukatu arte.


Mikel tarte bertikalean sartuta.



Torloju bat sartzean, izotza nahiko ona baia hobeagoa espero genuen.


L3, Tarte errazagoa, pare bat resalte txiki, nahiko etzanak, soka bukatu arte, bilgunea zuhaitzean.


L4+ L5, Lehen zati etzan bat pare bat resalterekin eta ondoren tarte bertikalago bat, ezkerretik izotz hobeagoarekin, bilgunea bi paraboltetan goian. Aukera dago zati bertikala baino arinago eskumatan bilgunea egiteko, parabolt bat ta pitzadura zabala (c2 erabili genuen indartzeko).


Mikel tarte bertikaletik ateratzen.


L7, beste hormatxo txiki bat eta gero trantsizioa.


Barre onak bota genituen bilguneetan.


Goiko luzeak zuhaitz artean dira ta resalte txikiekin, sokak batu ta ezkerretarantza doan bidezkatik, hitoak jarraituz Easy Rider ingurura jeisten da, formatu gabe hau baita, pasadan urtean egin zuten Jonan ta Mikelek, II/3/70m, eguna bukatzeko gauza arin bat baie aurreztiaz bagenekien baldintza gabe zegoela.


Kotxera heldu, eta Ceillac-kera goaz, bertan Gite txiki bat hartu dugu gaua pasatzeko,  CHAMBRES LE MATEFAIM, tipoa oso majoa ta etxea oso ondo zegoen, arropa buzti guztia sikatzeko eta afari on bat jarri genuen, dutxa beroa ta gero, ta arrastiko bostetan ogera bidean giñan, aurreko paliza errekuperatu nahiean.



Laster gehau!

iruzkinik ez: