Uztaileko azken bi asteak Chamonixera joateko bidea hartu genuen, heldu bezain laster motxilak jantzi ta Aguille du midiko teleferiokoan igo giñen, ikusia geneukan tenperatura oso altuen ondorioz serack-en erorketa asko zeudela, bost egun igaro genituen Valle Blancheko "kanpamendu basean", eraman genituen proiektuak ez ziren uste genuen bezala atera ta ia kartutxo barik geundela, ikusita arrastian eguraldi txarra zetorrela, Mont Blanckera igoera express bat egitea erabaki genuen.
Aurreko lau egunetan aktibitate dezente izan genuen eta Mauditeko tontorrera heltzear geundela, kide bateri mazazoa eman zion ta segituan erabaki genuen beherantzako bidea hartzea. Teleferikoan jeitsi, hurrengo egunean euria egiten zuenez Ecrinsetara jeisteko errepidea hartu genuen.
ERREPORTAIA:
Goizeko 00:00tan esnatzen gara, liofilizatu arin bat afaldu ta ondo hidratatu, kanpoan hotza egiten du, baina eguerdirako eguraldi aldaketa dator eta ez ditugu azken orduko sustorik nahi, nahiko txarto dijoa bidaia, tiro guztiak oker aterata ta 5 eguna Valle Blanchen, elurrean hotz egitea ta hotza nabaritzen hasiak gara.
Mont Blanc du Taculeko lepora heltzeko 2 ordutako referentzia hartzen dugu, eta asko gastatu gabe igotzen dugu leporaino, lehen aldapa garrantsitzua, ilunetan, serac artean, biana bidea oso zapaldua dago.
Beste ordu bat geroago, Col Brenvako lepora igotzeko 80metrotako aldapara heltzen gara, gidak urrutian ikusten ditugu, beraien bezeroekin arineketan, aurretik kordada bakar bat dugu, ur tragozka bat, barrita bat ta gorantza hasten naiz, aldaparen erdialdean, 55º ingurukoa, sirga lurperatu bat dago, pare bat morapiloekin bertan aseguratzeko, erdigunean dagoen bilgunea egin eta hauek ziztu bizian datoz, baia Jon Anderrerri aurpegi txarra nabaritzen diot, ensanblean bukatzen dugu luzea, lehen argiekin Mont Mauditeko lepora heltzeko, Jon Anderreri altuera dala eta, nire ustez hainbesteko nekeagatik, egun asko altueran ta tripetatik ez zebilen ondo, ikaragarrizko zurikotea ematen dio.
Lehen argiak Alpeetako tontorretan, erlojuak 4326 metrotako altueran geundela zioen.
Mont Blanc du Tacul ezkerretan.
De chungis jajjaaja, zirikada onak bota genizkion.
Ze pena, ze tontorrera heltzeko igaro beharreko zailena egina genuen, eta eguzkia ateratzerakoan beroa nabaritu genuen, baina momentu horretan egoera ikusita bi rapelak egitea erabaki genuen eta kanpamendu basera bueltatzea, gauzak batzea ta Chamonixera bidea hartzea lehen teleferikoan.
Mont Maudit, momentu horretan hain gertu genuen tontorra baita jeitsieran Mont Blanc du Taculeko tontorrera hurbiltzea, baina ahalik eta arinen jeitsi nahi genuen, serac-en egoera eta tenperatura altuen bildurraz.
Col du Mont Mauditen, atzetik zetozen gidak eta bezeroak rapel instalazioa libratzeko zain.
Lehen argiak Europa zaharreko sabaian, hain gertu, ta hain erraz azken partea, dosifikazio txikia egin behar, baia bi ordu tontorrera heltzeko, gune lau batekin gainera apur bat rekuperatzeko, beste batean izango da.
Selfia, atzean Mont Blanc mendiagaz, oso sentzazio onak izan nituen, hankak eta burua, topera, indartsu, pasadan urtean Ecrinsetan egon giñenean ere nahiko fuerte ibili giñan, gure mailan jajaja, ta aurten entrenamendu antzekoa egin genuen.
Mikel, Col Brenvatik behera egin beharreko bigarren errapelean. atzean ondo ikusten delarik ibilitako bidea.
Mont Blanc du Tacul eta Aguilles du Diable.
Aguilli du Midiko zelaira heltzen gara, jeitsiera oso lasai egin genuen, eta heltzerakoan, ia jende guztia bezalaxe, eguraldi txarra zetorrenez, kanpamendu basea batzen hari ziren eta teleferikorako bidea hartzen, apur bat edan eta apur bat jan ondoren, geuk be bide berdina hartu genuen.
Garagardo on bat Argentinereko kanpingean edaten, Valle Blancken egondako egunak ta gero hotzik gabe ta dutxa miraragarria hartu ta gero. Hurrengo egunean "patxismo" apur bat Chamonixetik eta Ecrinsetara bidea hartu genuen, eguraldi txarraz ihes egin nahiean.
Laster gehiago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina