2017(e)ko abenduaren 31(a), igandea

2017_12_07-Ceillac. Holiday on Ice_Y droite (II/3+/250m)

SARRERA:


FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: Coccoz, J. Perrier eta JM. Troussier 1980an.
  • Nola heldu: Kotxea ski pistetako parkingean utzi, zubia pasa ta PRa jarraituz, oso ondo ikusten dira parkingetik. 10 minutu.
  • Zailtasuna: II/3+ eta 250 metroko luzera
  • Ekipamendua: Bilguneak ekipatuta paraboltekin, baina zuhaizka asko baita bilguneak iteko nonnahi.
  • Materiala: Zinta luzeak,fisurero batzuk badazpada,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Jeitsiera: Goikoaldean basotik jeisten den bidezka hartu, oso ondo markatuta dago. Rapelatzeko aukera ere badago, baina askoz gomendagarriagoa jeistea basotik.
Ceillacken dauden kaskaden krokis bat, gu heldu giñenean bakarrik formatuta zeuden Y gauche eta Y droite kaskadak, hau da, eskumakoa eta eskerrakoa. Les formes du Chaos, egoera txarretan zegoela esan ziguten eta beste guztiak oraindik sortu gabe



ERREPORTAIA:

Gaurkoan Jon Anderrek zabaltzen du Y droite eta gauche elkarbanatzen duten lehen luzea, aurreko egunean ere egin genuena.

L1 + L2 enpalmatu genuen, hasiera resalte erraz pare bat, bi paraboltdun bilgune bat eskumatan ta zati bat bertikalagoa, goikaldean dauden zuhaitzetan bilgunea eginez. Soka bukatu arte.


Soka ematen, hiru joatearen abantaila bat argazkiak ateratzea da ta barreak bota ahal izatea bilgunean gauden bitartean.


Jon Ander tarte bertikalean sartzen, gantxeo asko iteko aukera ematen zuen.



Mikel tarte bertikaletik ateratzen.


L3: Tarte errazagoa, pare bat resalte txiki, nahiko etzanak, soka bukatu arte, bilgunea zuhaitzea, neuk zabaldu nuen, bilgunea bi paraboltetan ezkerreko aldean.

L4: Beste resalte bat, hau Mikelek zabaldu zuen, bilgunea eskuman zegoen zuhaitz batean.


Mikel tarte bertikalean, trabesia diagonal bat itea eskatzen zuen, ondoren izotz ona pintxatuz zelaitxo batera ateratzeko, luze polita.


L5:Beste tarte erraz bat, jonanek zabaldu zuen, 70ºtan nahiko mantendua, baia lasaigune batzuekin, gozatzekoa. Bilgunea eskumaaldean dagoen repisa batean, bi parabolt.



Mikel L5a bukatzen.


L6: Luze oso polita, eskumatik joateko aproposa, ur gutxiago ikusten zen. Bertikala izan gabe, eskaloi ugariekin, goikaldean dauden zuhaitzetan bilgunea.





L7. Trantsizio luzea, bidezkara heltzeko.


Behin basoan beherantzako GR bidea hartu behar dugu, Easy Rider, Vermicelle, Arseline etab igaroz, danak formatu gabe, pena ze Ceillacken bakarrik formatuta zeuden Y-ko kaskadak, sombre heros ta les formes du chaos-era hurbidu giñan baia egoera txarrean zeuden.


Erosketak egiten Argentiere La Besseko Carrefourrean, kaskadetatik jeitsi ta gero.


Afari ona ta saloia hankaz gora gauza guztiak sikatzen genituen bitartean.
Gure ijoar kanpamendua.


iruzkinik ez: