Zalama etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Zalama etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko otsailaren 26(a), igandea

2023_02_03-Zalama San Pelayotik (mendiko eskia) (1343m)

 Beste bariku bat, lanetik atera ta arin batean Bercedorantza bidea hartzen dot, eguraldi ona aprobetxatuz Zalamako pala leun eta ederretatik igoera express bat egiteko.

Tenperatura oso ona ta egun oso eguzkisue, gozatzeko eguna.

Ezezaguna zan ingurua niretzako, urte honetan bisita nahikotxo egin dizkiot ta inguru ederra ta ez hain masifikatua, mendiaz eta bakartasunas disfrutatzeko lekua.


FITXA TEKNIKOA:

Eski zailtasuna: 2.1/E1 

Desnibela: 600 metro aprox 

Luzera: 10km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera. 

Iraupena: Kotxetik kotxera 1.30 ordu.


ERREPORTAIA:

Goikaldeko magaletan altuera irabazten.



Egun urdina ta haize gabekoa


Azken maldak



Tontorra


Jeiotsiera arina San Pelayo-ra


Egun ederra.



2023(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

2023_01_27-Zalama (1343m) eskiekaz Bercedotik

Elur kantitateagaz ta Espinosatik gora errepidea moztuta zegoenez, barikuan lanetik atara ta arin baten Bercedora bidea hartzen dot, bertako Zalama mendi mitikoa egiteko, baia eskiekaz.

Igoera oso polita ondoren pala eder eta zabaletatik kotxera ziztu bizian jeisteko, gomendagarrie.

Zalama mendia Ordunteko mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago, eta Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen du. 1.336 metrorekin Bizkaiko hirugarren mendirik altuena da, Gorbeia eta Aldamin aurretik eta Anboto atzetik dituela. Enkarterriko tontorrik garaiena da halaber, gainetik eskualdearen ikuspegi bikaina dagoelarik.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.1/E1 
  • Desnibela: 700 metro aprox 
  • Luzera: 10km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera. 
  • Kotxetik kotxera 1.30 ordu.
Powered by Wikiloc

ERREPORTAIA:

Naviciada tontorretik pasatzen naz, 996m, ondoren basotik jeisteko tartetzo bat La Calzada ingurura.



Kortafuegosetik gora



Lainoa goikaldean


Bercedo ingurua eguraldi hobeagoa


Zalama (1343m), lehen aldia eskiekaz.