Zapatuan afaria izanda, goizean Andastora hurbildu giñen, bertako bide labur eta erraz hau egitera, arina, autoproteziokoa eta inguru ikaragarrian.
Ezaguna nuen horma hau, orain dela urte batzuk Mikelekin eskalatua bainuen bertako "Andasto. Belladona, zapua ta zikuta (6b/190m)" eta asko gustatu zitzaigun bertako bakardadea ta tontorrera heltzean Anboto eta Udalaitzeko panoramika ederra.
Goiz ederra pasatu genuen bide honetan, arroka tarte batzuetan adi egotea eskatuko diguna, eta begetazio apur bat izan arren tarte batzuetan, azken arrakal ikaragarri batekin tontorrera irribarre handi batekin heltzea egingo diguna. Animatu probatzera.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 6A
- Luzera: 100 metro
- Ekipamendua: Semiekipatua, tarteka material finkoa tarteka babestea eskatzen duena.
- Materiala: 14 zinta expres, friend joko bat eta bilguneetarako materiala.
- Bibliografia: Euskal Herria Trad
1. Luzea: Bidearen hasiera oso argi ikusten da, horma bitan desberdintzen duen arrakala handia erreferentzia bezala hartuta, segituan ikusiko dugu arroka zubi batean jarritako kordinoa. Hasieran zuzen eskalatu, arrakalak eskubiruntz eramaten zaituen arte. Trabesia eginez eskubiruntz joan desplome baten bila. Kontuz arrokarekin tarte honetan, guri kantu bat hautsi eta erorketa bat izateko zorian izan ginen. Arrakala bat duen desplomea igarotzean dago pausurik zailena. Krokisean V+ jartzen badu ere adi, gehiago ere izan daiteke. (info Euskal Herria Trad )
2. Luzea: Arrakala nagusia hartu beharrean ezkerreko plaka eskalatzen joan beharko da. Luzeak belar dezente badu ere, nahiko eroso eskalatzen da. Kontuz hala ere, bigarren bilgunerako sarrerarekin. Belarrezko tarte luzetxo bat eskalatu beharra dago eta bustia egon ezkero irristakorra egon daiteke. (info Euskal Herria Trad )
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina