Lehen eguna Verdonen, ta beste bidai batzuetan, Escales inguruan ibili ostean, bertara joan giñen lehen bidea egiteko asmoarekin, aukeratutako bidea Atout Couer (dena bihotzarekin) izan zen.
Bide oso klasiko bat, ekipamendu onarekin, baia txapen artean eskalatzea eskatzen duena, arroka tarte batzuetan oso pulituta aurkitu genuen, izan ere bertako onenetarikoa da. Gomendagarria.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 6b+
- Luzera: 175 metro
- Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
- Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Soka bikoitzak rapelatzeko. Posible sinplearekin baia rapel gehiago egin behar dira.
- Belverede de Carelleko begiratokietara iritsi behar gara. Bidetik 100 metrotara bloke handi bat dago, bertan rapel instalazio oso on bat dagoena, eta arrokan “Les dalles grises” jartzen du. Horma rapelatu behar da ta ondoren berriro igo, eskumatik hasten da bidea. Zuhaitzean.
- Bibliografia: Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas (Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko aukera dago)
ERREPORTAIA:
Les Dalles grises-eko rapel sistematik jeisten gara, 4 rapeletan zoruan gaude.
Dalles grises-eko plakak rapelatzen, ERREPORTAIA
Verdoneko kañoia.
Mikel bilgune batean, giro ta patio ikaragarria Escales inguruan.
L1+L2 (6a+/45m) enpalmatu genituen, 6a+ko tirada oso mantenitua gelditzen zen, esku onak oso pulituta aurkitu genituen ta pausu finekin.
L3+L4 (6a+/50m) beste tirada oso interesgarri bat, hankak oso fin mugitzekoa baita.
L5 (6b+/30m) hasieran pausu oso finekin, ondoren mugimendu atletikoak eskatzen dituen azken metroekin, babaresa ta arrakal ikaragarri batetik gora.
L6+L7 (6a+/58m...) beste tirada bi, hasieran errazak, bilgunea txapatuz ezkerretarantza nahigabe joan giñen, luze zailago bat geldituz, eskumatik joanda, Vko luzea gelditzen da.
Verdoneko lehen eguna, pozik!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina