Pasadan asteburuan
Mikelegaz gelditan naz zapatuan bazkaldu ta gero Valle de Tenera jeisteko,
ideia domekan Foratatako Capricho de Primavera (6c/430m) (V+oblig) eskalatzea
zan, baia domeka goiza oso haizetsua eta hotza hasi zan, hala ere soka eta
materiala hartu genuen, eta bidearen oinarrirarte joan giñan, baina haizeak eta
frantziako mugatik zetozen lainoak atzera bota gintuzten, han geunden, goizeko
10tan Foratata azpian, gauzak harri batzuen artean ostondu eta gero Foratatako
normaletik igotzen hasi giñen, Foratatara heldu arte, hemendik jeisteko ta
Foratata Oriental eta Occidentalen ondotik pasaz, Brechara heltzeko.
Hemendik
Formigaleko bidea hartu genuen berriro, utzitako soka eta txapak hartu eta
kotxera joan giñan, bazkari on bat prestatu genuen Olivaneko picknik gunean eta
tonto aurpegiagaz bueltau giñan etxera, hori bai, egindako ibilbidea eskalada
bidea bezain ona izan ez baden arren, asko gustatu zitzaigun.
FITXA
TEKNIKOA:
Hemendik
Formigaleko bidea hartu genuen berriro, utzitako soka eta txapak hartu eta
kotxera joan giñan, bazkari on bat prestatu genuen Olivaneko picknik gunean eta
tonto aurpegiagaz bueltau giñan etxera, hori bai, egindako ibilbidea eskalada
bidea bezain ona izan ez baden arren, asko gustatu zitzaigun.
ERREPORTAIA:
El
Sitio tabernara joan giñan, garagardo batzuk hartzera, gaba heldu arte.
Ondoren,
parkingean afari goxo bat prestau giñun ta arineketan ogera, oingoan gonbidatu
berriarekin.
Hurrengo
goizean, haizea eta hotza, hala ere gauzak artu ta hormara joan giñan, baia ez
genuen argi ikusi ta zirkular polit hau egin genuen. Canal Sur igo eta bertatik
tontorrera, Virak hartu ta hurrengo tontorrak eginaz Brechara jeitsiz kotxera
bueltatzea.
Capricho de Primaverako hegoaldeko espoloia.
Mikel
hegoaldeko kanaletik ateratzen.
Valle
de Tena, Sallent eta Lanuza, urtegiagaz ta Telera maiteak.
Peña
Telera, Maribel, Maria Jose, Maria Luisa eta nobia guztiekin, negua heltzeko
gogoak badaude.
Formigal
ingurua.
Jeitsiera
hasten, rapel instalazio dezente daude, eta sirga batzuk tarte zailenak
jeisteko, kontuz ibiltzekoa.
Arriel,
Palas, Balaitus eta Frondiellas ingurua.
Foratata
eta Foratata Occidental orientalera bidean, eguna aurrera joaz hobera egin
zuen.
Laguntxu
bat, bere etxeko atarian.
Eguzkilorea.
Formigalera
bidean, jeitsiera polita, eguna sano hobera joan zan, pena ez sartu izana
horman.
Olivaneko
picknik gunean bazkaritxoa prestatzen, arroza kubatar erara.
Pena
ez eman izana, baia beno, modu polit batean salbatu genuen eguna, oso polita
iruditu zitzaigun mendia, bista ikaragarriak dituena, eta paseo hutsa ez dena.
Hurrengoarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina