SARRERA:
Alpeetan udan egin
genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka
Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan
leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.
Bigarren egunean,
aurreko egunean ARETE DU BELVEREDE (6a+/250m) eskalatu eta gero, zerbai
lasaiagoa bilatu genuen, disfrutatzekoa, alpeetan izandako lesioak eta gero
asko ez indartzeko. Aukeratutako bidea, Adieu Zidane izan zan, bide erraza baia
oso oso gomendagarria.
Georges du Verdon
Frantziako Provenzan kokatuta dagoen kañoi batzuk dira, bere hormetatik
ikaragarriak diren eskalada batzuk dituena, urteak aurrera joan ahala munduko
eskalada leku famatuenatriko batean bilakatu da, eta bizitzan behin gutzienez
eskalatu beharrekoa, geu hiru egun egon giñen bertan eta laburra iruditu
zitzaigun, Alpeetara goazen hurrengo aldian edo joaterakoan edo jeisterakoan
derrigorrezko geldialdia bilakatuko dena guretzat.
NOLA HELDU:
Moustierseko errepidea hartzen
dugu gargantetara bidean, igotzen goazen heinean, Galetaseko parkingera heltzen
gara, eskumatan gelditzen den parking txikitxoa, turistaen kotxeakaz Beteta egoten
ohi da. Ahalik eta ondoen aparkatu, onena goizetik joatea eta hórrela aparkatzeko
arazorik ez.
NOLA HELDU BIDERA:
Parkingetik hito batekin
markatuta bidezka bat hartu ta eskumaldean gelditzen den bilgune batetik
rapelatu. R1: 30m; Rapel normala, ondoren trabesia egiten den lekurarte jeisten
da. Hemendik R2, 50 metrotako rapel bolatua, oso bolatua, ikaragarria da. R3,
35 metro inguru, bidearen basera heltzeko.
FITXA TEKNIKOA:
- L1 (V+/30m): Hasierako luzea, nahiko etzana dena, laja asko ta oso ondo txapatua, bilgunera heltzeko ur tantatxoetan pausu bat dauka.
- L2 (6a/30m): Bilgunetik eskumatara joateko tendentziagaz, sabaitxo bat deko, ondoren apur bat lasaitzen da ta bukatzeko pausu fin bat, bilgunea eskumatan dago, apur bat izkutatuta dago.
- L3 (6a/30m): Bilgunetik zuzen jarraitzen du gora, desplome tripatxoa bilatu nahiean ta ezkerretik doan arrakalatik igoz heltzen da balkoitzo batera, bilgunea zuhaitzean egiten da.
- L4 (6a/35m):Bidearen luze politena, trabesia fin bat, hankak oso ondo mugitu beharrekoa ta ezkerretara tendentzia duena, inguru ikaragarri batean. Bi aukera, aurretik rapelatu dugun bilgunean bilgunea egin edo hurrengora jarraitu, 3-4 parabolt gehiago, hau gomendagarriagoa da.
- L5 (6a/30m): Bilgunetik atara ta gune erraz eta apurtu batetik igo, arrakal batera pasa ezkerretara ta ondoren zuzenean, irterako pausua apur bat tontoa, repisa gertu duelarik, goikaldean arroka txiki asko, bilgunea errepidearen hormatxoaren ondoan, azken zati hau Hissage Nocturne bidearen berdina da.
ERREPORTAIA:
Jon Ander lehen rapela hasteko zorian, goizeko lehen orduan guztiz gerizpetan.
Gure soka bikoitzak lehen luzetik eta goian Mikel bigarren luzea hasten. Argazki honetan ikusten da rapelatzen den sabaia eta ze rapel aereoa den.
Hirugarren luzeko ur tantatxoetan gora (Argazkia Mikel)
Sabaitxoa ekiditzen da ta arrakalatik ezkerretara bilgunera heltzeko.
Laugarren luzeko trabesia egiten, Marie.
Hirugarren bilgunean, selfie time.
Azken luzeko metroak bukatzen, azken luze hau etzanagoa eta irteerakoa da, atzean Jon Ander bilgunean.
Azken bilgunetik soka errekuperatzen.
Jon Ander azken bilgunera heltzen, atzean Sant Croix lakua eta zubiarekin.
Oharrak:
Bide laburra eta polita, inguru
oso polit batean, oso ondo txapatua ta saneatua dago, jendeak asko errepikatzen
duena. Udan joan ezkero goizean egiteko
ahalik eta arinen, izan ere gerizpetan dago, neguan ordea arrastiko azken
orduan egiteko bidea.
- · R2 bilgunea nahiko ostonduta dago, eskumatara zabaldu behar gara.
- · Behin rapelatzen hasiak bagara, goikaldetik atera beharko gara, behetik ez dago irteerarik ez bada igeri egiten edo kayak/kanoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina