2017(e)ko irailaren 12(a), asteartea

2017_08_02-Frailia (937m)_Normala (III+/IV)

SARRERA

Arrastitxo gelditan naz Jonanegaz Galdakaon eta arrastiko 6tan hasten gara Arrazolatik gora, Anbotoko Sakonatik igoten dan bidea hartu beharrean Ekialdeko ertzera doan bidea hartzen dugu, orain dala bi urte eskalatu nauen ertz hau Jonanegaz baita. ERREPORTAIA HEMEN.

Ertzera jarraitu beharrean Frailerantza doan bidexka hartzen dogu, puntu gorri batzuk jarraituz, metroak irabaziz Frailiako orkillagaz aurkitzen gara, hemen igotako soka fina ateratzen dugu eta eskalatzeko duen luze bakarra eskalatzen dugu, 40 metro inguru III+eko gradukoak, expo dezente duena eta gauza asko mugitzen direnak, friend joko txiki bat igo genuen, mikroak gehien bat baina ez genituen erabili, luzean zehar parabolt bi eta bi iltze aurkitu ditzazkegu tontorrera heldu baino lehen. Egin beharreko pausuak “AD” bezala graduatuta daude, behin eskalatuta Frailiako tontor basatira helduko gara, 937mtan.

Jeitsiera, leku berdinetik, tontorretik hiru metro beherago eta eskumatan dagoen bilgunetik egitea da gomendagarriena. Bidea 2005etan rekipatua izan zan paraboltekin Joserra Basagurenen eskutik.

ERREPORTAIA

Frailiara bidean, tubo organo politak igarotzen dira.



Jon Ander Frailiako hormatxoa eskalatzen, gomendagarria zinta luzeak eramatea.



Neu bilgunera iristen, begetazio asko, bilgunea parabolt bat eta bi iltze triangulatuta altzairu kordelagaz.


Lainoa sartzean jaku tontorrera heldu bezain laster.


Selfie tontorrean.


Rapelatzen, 60 metrotako sokagaz ondo heltzen da, hala ere hobe tontorretik apur bat beherago dagoen instalazioa erabiltzea.



Tontor erraza baia oso ezezeaguna, eguraldi arraroa ematen duten arrasti baterako eta Anbotoko tontorragaz lotzeko ekintza gomendagarria, sikeran bizitzan behin itekoa.

Hurrengoarte


iruzkinik ez: