2016(e)ko irailaren 11(a), igandea

2016_06_25-26-San Fausto Eskalada (Nafarroa)

Lizarra ondoan dagoen eskalada eskola oso famatua da San Fausto, sektore asko dituena. Oso ondo ekipatuta dagoena eta bere gradua nahiko onargarria dena, ia bide gehienak,  6gradutik dabiltza.

Alpeetara joateko bidaia planifikatzeko asmoarekin, Mikelekin batera hurbildu nintzen Lizarrara, bertan asteburua pasatzeko eta udan alpeetan egin behar genituen mendiak eta eskaladak begiratzeko.


FITXA TEKNIKOA:
·         Bide kopurua: 123
·         Zailtasuna: 6 gradua da gehien bat nagusia
·         Bideen luzera: 30 metrotako bideak, luzera gehien duen bideak 80 metro digu.
·         Arroka mota: Kare harria, zulo askorekin eta kalitate onekoa, zenbat eta zailtasun handiagoko bideak izan, arroka hobea aurkitan dogu.
·         Ekipazioa: Paraboltak eta kimikoak, bilgune oso onak.
·         Orientazioa: Hego-mendebaldea, udan bero asko, baina negu sasoian eskalatzeko eskola ona. Oso arin sikatzen den arroka.
·         Ura: Iturri bat dago parking-ean (sarbide ezberdinak daude)

INFORMAZIOA

Hormaren krokisa, Nafarroako eskalada gidatik ateratakoak. EROSTEKO LINKA
Autor: Carlos Velazquez (2009)

"En esta guía encontrarás algunas de las mejores escuelas de escalada de la Península, incluso podemos decir que algunas de ellas están al nivel de las mejores escuelas deportivas europeas. Afortunadamente, en Navarra existe una gran variedad de estilos de escalada, también de dificultades.

Desde itinerarios de grados bajos y medios, especialmente pensados para la iniciación, hasta las vías de dificultades altas y muy altas a las cuales cada vez acceden un mayor número de escaladores. Sin ninguna duda encontrarás en esta guía las propuestas para escalar que te interesan.  En total son 23 zonas, 122 sectores y cientos de vías de escalada."
  
SEKTOREAK:
1. Sector BOTA
2. Sector URTXINTXA.
3. Sector URTXINTXA TXOKO.
4. Sector URTXINTXA OESTE.
5. Sector CARACOLA.
6. Sector EOCENO.
7. Sector PREHISTORIA (unos 35').
8. Sector TXIKIPARK.
9. Sector BERRIA.
10. Sector AKERZULO.
11. Sector ERREKA.
12. Sector LUNA NORTE.
13. Sector MIRADOR DE LAZKUA.
14. Sector PIKUTXIS.

Mad team-eko orrialde hau oso interesgarria iruditu zitzaidan joan baino aurretik, San Faustoko eskalada bide onenak edo gomendagarrienak baitaute. KLIKATU HEMEN

ARGAZKIAK

Mikel "Quiero ser un hombre objeto" bidean (6a+), Prehistoria sektorean.


"Espolon fautistico" (6a+) eta "Tormenta di mierda" (6c)


Sector Eoceno, bertan "Caceril" (6a); "Sagusarrak" (6b+/6c); "Sugegorri Nik" (6b+) egin genituen.



Ondoren Caracola sektorera joan giñen, bertan hauek egin genituen, politak iruditu zitzaizkigun, baia jada pila bukatzeko geneukan.


  • Un dia me sente a escuchar el viento (6a+)
  • Blodflowers (6b)
  • Entre las cejas de libertad (6a+/6b)
Gauzak batu eta Lizarrara joan giñan garagardo batzuk hartzera eta ondoren San Faustora bueltatu giñen afaria prestatzera eta bertan lo egiteko.

Garagardo gehiago, pasta eta haragia, bigerko energiak hartzeko afari onena.




Hurrengo goizean, goizetik esnatzen gara, lasai gosaldu eta Urtxintxa sektorera hurbiltzen gara goiz guztia eskalatzen pasatzeko eta bazkaltzeko Gasteizera bueltatzeko.
  • Califa Ubrique (5c+)
  • ¿Que voy a hacer ahora? (6a+)
  • Pentsamendu desorekatuak (6c+)
  • Lizarrako agiria (5c+)
  • Calavera (6b+)
Mikelek pila bat eskalatu zuen eta neu, besoak utzi zidatena. Asko gustatu zaidan eskola, arrokaren kalitatea gehien bat, hala ere jende asko zegoen, bueltatu beharko da astean zehar.

iruzkinik ez: