Zurizako haranean dagoen harrizko mendi ikaragarria da
Ezkaurre, Veral eta Ezka erreken artean dagoena, bertatik datorkio izena,
Ezka-aurrean. Mendi hau Ansoko bailaran dago, leku oso egokia eskalada egiteko,
baita alpinismoa ere, baina ekainetik abendurarte, bertatik ibiltzen den
jendea, gehien bat bere hormatxarretatik gora igotzeko asmoa izan ohi dute.
Datu bitxi moduan, Ezkaurreko tontorretik gertu,
Ezkaurreko ibon-a dago, oso txikia, baina daukan berezitasuna da, Euskal
herriko ibon bakarra dela, esaten du kondairak, bere uretan eraztun galdu bat
aurkitzen dela, eta aurkitzen duenak zorte ona izango duela bizitza osoan
zehar.
IPAR EKIALDEKO
ERTZA (IV/AD/800M)
Ipar ekialdeko ertza, Zurizako haranaren gainetik igotzen
da Forca de Alanoko amildegitik gora, ertz oso estetiko eta deigarria da
urrunetik ikusterako orduan, lehen igoera 1.956an egin zen. Ertzak ez ditu
zailtasun handirik aurkezten, baina oso luzea da (800 metro) eta horreri
geitzen badiogu modu polit batean Ezkaurreko tontorrera heltzea lortzen dugula,
egun pasa baterako aktibitate polita gelditzen zaigu, paraje ezin hobean,
Ansoko hormak teloiz ditugularik.
Hasieran diedro txiki bat ikusiko dugu, zenbat eta
amildegira gehiago hurbildu, zailtasun handiagoa izango du, pare bat arroka
zubi ikusiko ditugu, eraztunekin babestuak, eta lerro hau jarraituz apurka
metroak igotzen jarraitu, noiz behinka iltze zaharrrak, parabolten bat edo zubi
arrokaren bat aurkituz.
Lehen gendarmea igotzen da, eta gero jarraituz bigarrena
ere, itsasgarritasuna eskatzen duten pausu batzuk ditu, baina zailtasun
gabekoak, pausu zail hauetan paraboltak aurkituko ditugu edo iltzeren bat, hala
ere nahi den beste babestu dezakegu friend eta fisureroekin. Arrokaren
kalitatea oso ona da.
Bigarren gendarmeko tontorrera heltzerakoan, 15-20 metro
inguruko rapel bat egin behar da, bilgunea arri bloke handi batean egina,
eraztunekin, kontuz rapelarekin, ematen du soka ez dela heltzen baina apur bat
ezkerrerantza baldin bagoaz arazo gabe helduko gara repisa batera, hemetik aurrera,
beste igoera batzuk, geuk ensamblean egin genituen denak, III graduaren
inguruan.
Amaieran ertza luzea egiten da, baina oso polita,
tontorrera heltzeak ez dauka galbiderik, hitoak jarraituz, buzoira heldu arte.
FITXA TEKNIKOA:
- · Nola heldu: Isabatik joan izanez gero, kotxea, Argibietako lepoan utziko dugu, eta bertatik ateratzen den bide normala jarraituz, basotik goazela, ezkerretara dagoen hito bat hartuko dugu, bide zior bat jarraituz, ertzaren hasierara eramango gaituena, bide oso markatua eta ertzaren hasieran iltzeren bat ikusiko dugu.
- · Denbora: Hurbilketa 45 minutu, ertza 4 ordu eta jeitsiera ordu bat.
- · Zailtasuna: IVº-tik ez gara igoko, eta pausu zailenak paraboltekin edo iltzeekin babestuta ditu, ertz oso erraza, galtzeko aukerarik ez dituena, eta bertatik ihes egiteko aukera asko dituena.
- · Materiala: BIlguneetarako eranztunak, segurtasun mosketoiak, 6 expres zinta, friend batzuk (0.5 eta 1 artekoak oso ondo doaz) eta fisurero batzuk. Horretaz aparte erastun batzuk zubi arrokentzako eta 60 metrotako soka fina (8.6mm).
- · Nola jeitsi: Ertz guztia egiterakoan, tontorrera ateratzen gara, bertatik hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten gara, Argibietako lepora eramaten gaituena, gure abiapuntua.
- · Bibliografia: “Valle de Anso. Guia de escaladas” Antonio Garcia Picazo. Liburu hau oso ondo dago, Anson dagoen eskalada bide ugari ditu, krokis onak eta oso xehastuak. Zurizako kampingean ere badago eskalada informazio ugari. Liburua erosteko klikatu HEMEN.
ERREPORTAIA:
Argiletatik gora, basora sartu baino lehen, ertza aurrez aurre ikusten dugu.
Ansoko hormak eta harana,
ikaragarria
Lehen zailtasuna, IV graduko
pausu bat, iltze bat duena eta bi eraztun zaharrekin ere babestuta dagoena,
goikaldean pare bat arroka zubi daude bilgunea egin nahi izanez gero.
Apurka metroak igotzen goaz,
eguraldi oso ona, eguzkiak ez du asko jotzen eta dabilen haizea asko eskertzen
da.
Bistak ikaragarriak dira
Eta konpañia ezin hobea
Proiektu asko ditugu inguru
honetan (Camille, Harrimiña, Erori eta altxatu….)
Beste tarte bat,
itsasgarritasunekoa, IV graduko pausuren bat, baina paraboltekin oso ondo
txapatua dagoena.
Selfie team, Gran Pitoneko
tontorrera bidean
ANSO!!! Oso polita, asko gustatu
jakun ta itzultzeko gogoakaz gelditu giñan.
Rapela goitik begiratuta
Eta behetik
Hormak eta amildegia
Rapeletik aurrera, paseotxo bat
dela esan daiteke, tximenearen bat baia oso laburra, eta zailena behetik
datorrerari harriak ez botatzea dela esango nuke.
Tontorrera iristen.
Egun ezin hobea, eguraldi bikaina
eta oso gomendagarria den igoera.
Ezkaurreko tontorrean (2.046m)
Tontorretik, hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten
gara, Argibietako lepora eramaten gaituena, gure abiapuntua.
Hauxe da dena, animatu pena merezi duela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina