2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

2016_03_26-Pico Serrato (2.888m) Ipar/Mendebalde (NO) korredorea (AD+/250m/65º)

Eguraldiari dagokionez, hilabete nahiko kaskarra izan da martxoa, baia hilaren azken egunetan Aste Santua zen eta egun batzuk eguraldi ona egin behar zuenez, Mikelekin jeisten naiz Pirinio aldera, biok batera gauza berriak probatzeko asmoekin.

Plana nahiko argia geneukan, asteazkenean arrastian atera eta Peña Telerako aterpera afaltzeko heldu, rissoto eta nuddelsak momentu batean egin ta ogera, eta hurrengo goizean goizetik altxa eta Peña Telerako  Y korredorea egin, AD/400m-ko zailtasunarekin.

Ostegunean korredorea egin da gero, lo egin eta barikuan goizetik Panticosatik Bachimañara igo frontalen laguntzekin, gauzak bertan utzi eta igoera oso arin bat egin Pico Serratoko ipar-mendebalde korredoreari (AD+/250m/65º), aterpera bueltatzeko, dutxatu bazkaldu ta siesta on bat bota, eta hurrengo egunean Picos de los Infiernosekoipar korredorea egin (D/200m) eta hegoaldeko korredoretik Pondielloseko lepotik Panticosara itzultzea.

SARRERA:
Aurreko egunean Peña Telera ingurutik oso gustora ibili giñan, nahiz eta elurraren baldintzak onenak ez izan, ondo afaldu eta oso goizetik egin genuen lo Panticosa ingurutik, hurrengo goizean goizeko 3.30tan alarmak jo zuen eta momentu batean gosaldu eta gero, aurreko gaban Bachimañara igo beharreko motxilak prest utzi genituen material guztiarekin, goizeko bostetan atera giñan jada aterperantza, gure frontalen laguntzarekin.

"Valle de Tena, ascensiones invernales", ez dakit nola Pico Serrato izena agertu zen, eta bertan zeuden pare bat korredore fitxatu nituen. Panticosako balneariotik (1.636m) GR-11 bidea hartzen dugu eta erreka zidor bat jarraituz, metroak irabaziz, Bachimañako aterpe berrira heltzen gara (2.200m).

Aterpearen webgunea HEMEN oso ondo dago, berri-berria eta giro oso ona dago, bertan lan egiten duten jendearen tratua ikaragarria da.


NOLA HELDU:
Panticosara heltzeko, beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemetik Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea jarraituz eta 14 kilometro igaro eta gero, Panticosara doan bidegurutzea hartu behar dugu, herrira sartzeko dagoen rotonda albo batera utziz, Balneariora doan bidea jarraitzen dugu, A-2606 errepidetik eta 7 kilometro igaro eta gero "Balneario de Panticosa"-ko parkingean gaude, Casa de Piedra mendi aterpe inguruan kotxea uztea gomendagarria da.

FITXA TEKNIKOA:
  • ·    Zailtasuna: AD+/250 metro/65º malda. Pare bat resalte ditu (5 metro ingurukoak) baina oso ondo babesten direnak, arroka zubiak non nahi eta arrakal eta pitzadura oso onak korredorearen bi aldeetan.
 photo 12_zpsbkajqo4u.jpg

  • ·    Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2-3 izotz torloju eta bi elur estaka eraman genituen, korredorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • ·         Desnibela: 1300 metro inguru
  • ·         Ibilbidea: Balneario Panticosa-Bachimaña aterpea-Xuanseko ibona-Korredorearen sarrera-Pico Serratoko tontorra (2.888m)-Xuans eta Serrato arteko lepoa-Xuanseko ibona-Bachimañako aterpea.
  • ·         Iraupena: 9 ordu.

ERREPORTAIA:

05:00_Panticosatik goizetik ateratzen gara, beharrezko ura kotxean edanez eta botilak erdi hutsik eramanda, pisua aurrezteko.

 photo 1_zps3ub719lw.jpg


Goizeko bostak dira eta Casa de Piedrako mendi aterpean lehen argiak ikusten dira, baia geu goizago esnatu gara eta asko kantsatu gabe, Bachimañara heltzeko asmoa daukagu

 photo 2_zps85jgbkjy.jpg

06.30_Ritmo onean egin dugu igoera guztia, elurra gogor zegoen eta hori aprobetxatuz eta tenperatura ona zegoela, ordu bat ta erdi pasa eta gero, Bachimañako aterpeko txakurraren zagatak, gure monotoniatik atera eta aterpera heldu garela konturatzen gara.

 photo 3_zps5yhtxh2o.jpg

Sartu bezain pronto, bikote bat ere zegoen soka batzuk prestatzen, hauek ere Pico Serratora joateko asmoa zeukaten, Iruñakoak, oso majoak, azkenean haiek Mendebaldeko korredorea egin zuten, oso antzekoa dela, baina resalterik gabekoa, polita baita.

 photo 4_zpsd8swojjn.jpg

07:00_Bachimañako aterpean toallak, janaria eta abar utzi ondoren, pisuz nahiko arin ateratzen gara, Ibonaren paretik zijoan bidea jarraituz.

 photo 5_zpsxeyfvzos.jpg

Presaren horma eta eguzkia apurka ateratzen hasia da, egun polita datorkigula dirudi aurretik.

 photo 6_zpszjdnhfgf.jpg


 photo 7_zpscywgyogs.jpg

Mikel, atzean Garmo Negro, Argualas, Algas, Pondiellos eta Infernuak dituela.

 photo 8_zpshbctbnwo.jpg

08:30_Pico Serrato mendia, Xuans ibonaren inguruan dagoen lautada txikian ur apur bat edan eta zerbait jan genuen, ritmo ona generaman, oinatsa zabaltzeko Iruñako bikotearekin tartekatzen giñen eta asko eskertzen zen, elurra nahiko bigun zegoen eta.

 photo 9_zpstgv5qzl2.jpg

 photo 11_zpsv6pskomo.jpg

Paraje ederra

 photo 10_zpsrztfmlrr.jpg

Korredorea Ibonetik begiratuta, Xuans mendira hurbiltzen goazen heinean, bapatean argi ikusten dira bi korredoreak, ipar-mendebaldekoa eta mendebaldekoa.
Argazkia, sarean ateratakoa da. (Iturria: www.todoescalada.net)

 photo serrato10_zpsec7oamir.jpg

09:00_Hemen Iruñako bikoteaz agurtu eta bakoitzak bere korredorea hartu zuen, geurea ezkerrerago gelditzen da, mendebaldekoa eskumako aldean gelditzen da.

 photo 12_zpsbkajqo4u.jpg

Korredorearen lehen metroak egoera oso onean aurkitzen ditugu, malda dezenterekin eta soka ateratzen dugu ensanblean joateko, zerbaiterako ekarri dugula, ta horrela gero resalterako atarata daukagu.

 photo 13_zpspxercfqp.jpg

 photo 14_zpsynskvs4w.jpg

 photo 15_zpsjkjceppy.jpg

Dirudien ez arren, korredorearen malda oso konstantea da, eta tarte batzuetan 65º malda hartzen du, ohikoena 55º-60º izanda.

 photo 16_zpsxblxjgqn.jpg

Resalte txiki bat aurkitu genuen korredorearen erdialdean, elurra falta zen leku batean, Mikelek beheko partean estaka bat sartu zuen eta gorantza jarraitu zuen, arroka zubi batean bilgune arin bat montatuz.

Bion argazki bat bilgune honetan, apur bat atseden hartu genuen, jadanik ikusten baitgenuen aurretik zetorkiguna.

 photo 17_zps648nsejo.jpg

Mikel, beste resalte txiki batera heltzen.

 photo 18_zpsskcokipe.jpg

10:30_Momentu batean korredorea bukatzen da eta eskumara joateko norazkoa hartu behar dugu, iparralderantza, bestela beste aukera bat ere dago, ezkerrara jarraituz, patio on bat duen ertz batera, eta ertzetik jarraituz, bloke eta arrakal asko dituena, babesteko inongo arazorik gabekoa, tontorreko ertzera heltzeko.

 photo 20_zpswgre4nqv.jpg

Bapatean lainoa sartu zitzaigun, beste resalte bat igaro genuen, bloke batean babestuz, eta korredorea jarraituz tontorreko ertzera heltzen gara.

 photo 21_zpsfuixpfvf.jpg


Sentzazio oso onak eta sartu zitzaigun lainoak mendi giro berezi bat eman zion.

 photo 22_zpsujtqvzs3.jpg

Goikaldeko ertzak ez dauka inongo arazorik, ensanblean egin genuen, jada aurretik ikusia genuen tontorreko palua eta hitorantza jarraituz.

 photo 23_zpsk49tzizf.jpg

Tontorrera doan ertza

 photo 24_zps99xwicvo.jpg

11:30_Pico Serrato (2.888m)-ko tontorra

 photo 25_zpsmcgtiga0.jpg

 photo 26_zpshk9xnaqv.jpg

Tontorretik jeitsi bezain pronto, ahots batzuk entzuten ditugu eta Iruñako bikotea ikusi genuen apurka jeisten, hauek ere oso gustora ibili zirela mendebaldeko korredorean eta guk aurkitutako baldintza antzekoak zeudela komentatu ziguten.

 photo 27_zps5dlrginy.jpg

 photo 28_zpsaicmpjt7.jpg

13:00_Xuanseko ibonean, Mikel, atzean egindako korredorea daukala.

 photo 29_zpsryuis3ze.jpg

Lainoa apurka metroak irabazten doa eta turboa jarrita aterpera jeisteko bidea hartzen dugu.

 photo 30_zps7ocz3adn.jpg

13:45_Bachimañako aterpea

 photo 31_zpsqw5osr4o.jpg

Aterpera heldu, botak eta arnesak kendu, gauzak takillan gorde eta dutxara igotzen gara jarraian, ondoren merezitako bazkari bat jateko, entsalada batzuk igo genituen eta pernil pakete oso bat, ondoren desiatzen ari giñan siesta botatzeko.

Hurrengo egunerako deskantatsatuta egon nahi genuela, INFERNUAK IPAR KORREDOREA
Espero gustatu izana, geuri asko gustatu zitzaigun mendia izan zen eta oso gomendagarria iruditu zitzaigun,
;)

iruzkinik ez: