SARRERA:
Atxartera joan naizen bakotzean, liruratuta gelditu naiz
parking-ean Urresteiko hego-ekialdeko aristari begira, eta handik ihes egin
dugun bakotzean esan dogu arista in behar ginula.
Hiru alditan eginda euki arren, beste egunean mendiko
lagun batzuk egin gabe zeukatela joan nahi zuten eta goizeko 9.30tan Atxarteko
kanterako parkingean batu giñan 6 lagun.
3 kordada egin genituen, lehen
luzea eta ertzeko lehen metroak ez errepikatzeagaitik, Mikelekin Urresteiko
hormaren erdigunera joan giñen eta Pitufos bidea eskalatu genuen, bertatik
Urresteiko ertzera ateratzen dena, eta hantxe, ertz normaletik zetozen beste 4
lagunekin batu eta torrea beraiekin igarotzea.
PITUFOS (V+/80m)
(Iturria: www.urkiola.net)
Materiala: 60 metrotako bi soka bikoitz (sinplearekin ere
egin daiteke, baina derrigorrez goitik ateratzea, luze bakoitzak 40 metro
ditu), pare bat friend (atxarten ez dira inoiz soberan egoten), 12 express eta
bilguneetarako materiala.
URRESTEIKO ERTZ KLASIKOA AD+, 200 metro (V)
Jonymao.travel.blogspot-etik
ateratako krokisa. Bertan ikusten da lehen luzea, aseguratua egin genuena, gero
torrearino iritsi arte, sokarekin aseguratu gabe joan giñan, izan ere, luze
guzti hauek II/III artekoak dira eta gure usteetan soka gune honetan asko
atzeratu behar zigun.
Eskalatzen blog-etik ateratako krokisa, hemen luze
guztiak ikusten dira, eta torrearen azkeneko zatia. BLOGERA LINKA
ERREPORTAIA:
Kotxeetan gauzak prestatu eta lasai lasai eta barre
artean Urresteiko ertza hasten den lekura igo giñan, hemen Mikelekin
ezkerrerantza jarraitu genuen, Untxilatzeko diagonal haundia dijoan bidetik,
Urresteiko erdiguneko hormara heldu arte.
Lehen luzea apur bat bustita zegoen eta itsasgarritasuna
behar zuen mugimendu erraz batek gauzak apur bat zaildu zizkidan, horretaz
aparte egiten zuen haizeak ez zuen asko laguntzen, baina modu errezean heltzen
da lehen bilgunera. Bilgunea bi kimiko ditu, kate batekin lotuak beraien artean
eta parabolt/spit zahar bat.
Mikel lehen luzea hasteko katuak jartzen, ondoko
eskalatzaileak "Rudistas nudistas (6a+)" bidea eskalatzen.
Bigarren luzea asko gustatu zitzaidan (V), pistoia apur
bat jeisten du eta helduleku asko ditu, diedro polit batetik doa, eskuekin eta
gorputzarekin jolastu behar dena, goikaldean ez genuen bilgunerik aurkitu,
ertzean montatu zuen Mikelek, bi arroka zubi on batzuekin.
Goiko bilgunera heltzen naizenean, inguru horretara ere
heltzen ari direla ikusten dut beste lagunak, ezin hobeto, bide berri bat ezagutu
dugu eta gainera batzuentzako eskalada klasikoan lehen eguna denarentzat,
torrean laguntzeko aukera izango dugu.
Soka bikoitzak batu, eta ertz errezitik jarraitzen dugu
goiko torrera heldu arte.
Torrea askotan eginda daukagu, eta jada sistematikoki
aseguratzen dugu, leku berdinetan, materiala behetik eramanda bakarrik erabili
behar duguna.
Mikel, Julen aseguratzen duela, bere lehen eguna arrokan
izateko, polito ibili da ;)
Torrea aseguratzeko iltze berri bat sartu dute, baina
badazpada hobe friend batekin berrindartzea.
Argazki polita (Julen B.-ena)
Eguzkiarre eta Maria
Tximenea (Linka hemen)
Julenekin batera, argazki tipikoan, asko gustatu zitzaion
Sokan ondo ikusten da goikaldean egiten zuen haizea
Team Selfie (Argazkia Julen B.-ena)
Alluitz
eta Astxiki, eta behekaldea bere espoloiak,
eskalatzeko leku bikaina.
JEITSIERA:
Rapela (Iturria: JonyMaoren bloga)
Josu rapelatzen
Hemetik kotxera jeitsi giñan, bertan zerbait jan eta
arrastia aprobetzetako, Barreneko horma edo Bahia-ra joan giñan eskalatzera,
bere kalitateagaitik eta hurbiltasunagaitik.
Hormaren FITXA
TEKNIKOA HEMEN
Josu Separate Reality-ko lehen zatian (V), bigarren zatia
(7a) ateratzen da. Mikelek egurra eman nahi zion, baina apur bat bustita
zegoen, udarako gelditzen da ;)
Bukatzean, kotxera eta bertatik Mañariako U2 tabernara,
trago batzuk botatzera lasai lasai terrazan.
BESTE EGUN BATZUETAKO ERREPORTAIAK:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina