Eguraldiari dagokionez,
hilabete nahiko kaskarra izan da martxoa, baia hilaren azken egunetan Aste
Santua zen eta egun batzuk eguraldi ona egin behar zuenez, Mikelekin jeisten
naiz Pirinio aldera, biok batera gauza berriak probatzeko asmoekin.
Plana nahiko argia geneukan,
asteazkenean arrastian atera eta Peña Telerako aterpera afaltzeko heldu,
rissoto eta nuddelsak momentu batean egin ta ogera, eta hurrengo goizean
goizetik altxa eta Y korredorea egin, AD/400m-ko zailtasunarekin.
Ostegunean korredorea egin da
gero, lo egin eta barikuan goizetik Panticosatik Bachimañara igo frontalen
laguntzekin, gauzak bertan utzi eta igoera oso arin bat egin Pico Serratoko ipar-mendebalde korredoreari (AD+/250m/65º), aterpera bueltatzeko, dutxatu
bazkaldu ta siesta on bat bota, eta hurrengo egunean Picos de los Infiernosekoipar korredorea egin (D/200m) eta hegoaldeko korredoretik Pondielloseko lepotik
Panticosara itzultzea.
SARRERA:
Lanetik atera bezain pronto,
etxera, motxila bukatu eta Gasteizerantza, bertan Mikelekin batzeko, erosketak
egin eta Pirinio bidera joatek bidea hartu genuen. Gaueko bederatziak inguru
heltzen gara Piedrafita de Jacara, kotxetik sakua eta komuneko estutxea hartu,
afaltzeko eta gosaltzeko janaria eta aterpera joan giñan. Arin afaldu eta ogera,
hurrengo egunean egun luzea zetorrela.
Goizeko 6tan alarmak jo zuen
eta momentu batean gosaldu eta gero, aurreko gaban erdi prest utzi genuen
motxila bukatu eta, goizeko 6.30tan kotxean geunden botak eta besteak jartzen.
Aterpearen webgunea HEMEN oso ondo dago,
berri-berria eta giro oso ona dago, bertan lan egiten duten jendearen tratua
ikaragarria da.
NOLA HELDU:
Panticosara heltzeko, beharrezkoa
da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemetik Biescaserako
norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea
jarraituz Bubaleko urtegiaren parean goazenean, ezkerretarantza ateratzen den
bide gurutze bat jarraitu behar dugu, 3 kilometro inguru pasa ta gero
Piedrafita de Jacara heltzeko.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: AD/400 metro/55º malda. Resalte bat dauka (5 metro ingurukoak) baina oso ondo babesten direnak, arroka zubiak non nahi eta arrakal eta pitzadura oso onak korredorearen bi aldeetan.
- Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2-3 izotz torloju eta bi elur estaka eraman genituen, korredorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
- Desnibela: 1200 metro inguru
- Ibilbidea: Piedrahita de Jaca-Goiko parking-Pista-Korredoreetara doan bidezka-Y korredorea-Cima sin nombre-Y korredorea rapelatu-Piedrahita de jaca.
- Iraupena: 9 ordu.
- Hemen Igerturen erreportaia, erreferentzi moduan hartu genuen, eta bere track-a ere eraman genuen. Lan bikaina. ERREPORTAIA HEMEN
2: Maribel korredorea (MD-/400m)
ERREPORTAIA:
07:00_Piedrahita de Jacatik
goizetik ateratzen gara, beharrezko ura kotxean edanez eta kotxea herriko
parkingean utzi genuen, herritik goiko parkingera dagoen pistatik jarraituz, 10
minutu oinez.
Peña Telera mendia, mendilerro hau horrela deitua da baina bere izen egokia Sierra Partacúa.
08.30_Ritmo onean egin dugu
igoera guztia, elurra gogor zegoen eta hori aprobetxatuz eta tenperatura ona
zegoela, ordu bat ta erdi pasa eta gero korredoreetara doan bidezka hartua
geneukan. Hemen elurra eguzkiaren beroaz apurka bigunago dago. Aurretik
badekogu jendea, Diagonal handira 6 pertsona sartu ziren, Maribelera beste 4
eta Y-ra 12 pertsona.
Egun polita dator aurretik, eguzkiak jotzen du ta ez du hotz gehiegi egiten.
Hemen geldialdi txiki bat egiten dugu, horrela aurretik ditugun kordadei tarte bat emanez.
Diagonal handia, bere graduazioa, AD eta AD+ bitartekoa, eta 700 metro. Benetan polita.
Paraje ederra: Arriel, Palas, Balaitus, Argualas, Algas, Batanes, Vignemale, Peña Blanca.
Metro batzuk irabazten ditugu, parajea polita.
Jose Maria Aller korredora
Haizea egiten du, eta momentu batean jartzen dugu arnesa, material guztia eta ur trago on bat eta zerbait jan da gero gorantza ateratzen gara.
Apurka apurka eta hankak asko kargatu gabe metroak irabazten goaz.
Aurretik, ezkerrean eskiekin igo ziren hiru mutiko, eskiak kentzen.
Igo duguna, egia esan aurretik jendea eraman izana asko eskertu genuen, ez bait genuen lehen egunean karga handia jaso nahi, eta hurrengo egunetarako fresko egon nahi genuen.
Madrileko tipo batzuk ataratako argazkia (Iturria: El gran bat)
Lerro gorria jarraituz, goikaldean ikusten da lehen koba, bertan bilgune bat dago. Kurba egiten duen lekuan, baldintza txarrak badaude, apur bat zaildu dezake, ezkerretik apur bat errazagoa da,
Eskiatzaileak atzetik datoz.
Mikel ta ni korredoretik gora, Madrileko tipo batzuk ataratako argazkia (Iturria: El gran bat)
Behin erresalte txiki hori pasata, lehen kobazulotik gertuago.
Atzera begirada bat, ikaragarri ondo pasatzen ari giñan, lasai lasai igotzen eta asko gozatuz.

Apurka metroak igotzen eta zabaldutako oinatza aprobetzatzen, Cima Capulloren begiradaren azpian.
Gerizpetan
Korredore barrutik dauden bistak txikiak izan arren, tontor asko ikusten dira.
Kobazulora heltzeko, elur repisa bat dago, apur bat altua, Mikel kobara sartzeko zorian.
Kobazuloan, aurretik kordada bat dago erresaltea igarotzeko eta ur tragu bat hartzen dugu eta soka ateratzen dugu.
Hemen aurretik daukagunaren krokis bat, Igerturen blogetik ataratakoa.
Mikel hurrengo kobazulora bidean
Neu bilgunetik ateratzen, Madrileko tipo batzuk ataratako argazkia (Iturria: El gran bat)

Selfie
Bigarren kobazuloko bilgunea, lehen bilgunetik korredorearen goiko bilgunera 60 metrotako sokarekin heltzen da.
Lehen luze labur honetan egindakoa eta lehen kobazuloa
Mikel bigarren bilgunean
Erresalteak ez dauka zailtasun handirik, patioa daukala, atera bezain pronto arrakal oso on bat C1 motatako friend batekin aseguratzeko eta izotza gogor zegeon, pioletak ondo sartzen dira, lau metrotako altura izango du, behin igarotzean malda asko jeisten da.
Mikel korredorearen goikaldean, eguzkiarekin gozatzen
Cima sin nombre (2.612m)-ra hurbiltzen.
Peña Telera eta Cima Capullo
Tontorretik

Korredorea leku berdinetik rapelatu genuen, izan ere Z-korredorean ez zegoen inongo oinatzik eta hemetik hainbeste jende pasa eta gero erosoago jeisteagaitik hemetik jo genuen.
Bi rapel egin genituen, goiko bilgunetik, kobazulo handira eta kobazulo handitik 60 metrotako soka eman zuen punturaino.
Behin behekaldean, arnesa eta materiala kendu, kranpoiak eta pioletak gorde eta ur apur bat hartu eta gero pistara doan bidea hartu genuen.
Diagonal haundia, etortzen garen hurrengoan hortara joan beharko gara.

Sierra Partacúa eta Piedrafitako ibona.
Pistatik ataratako argazkia
16:00-Piedrafita de Jaca
Fisurero bat ataratzen egindako zauria, behin garbituta.
Zerbait estiratu, jan eta jarraian Panticosarantza goaz, Forroniaseko aterpean egin behar genuen lo.
Gabon
Hurrengo egunean, PICO SERRATO CORREDOR (NO), AD+/250m/65º
Peña Telera Panticosa ingurutik ataratako panoramika
Azkenik, Madrileko tipo horiek egindako bideoa jartzen dut, Portalet eta Midi ingurutik ibili ziren baita, ez da beste eguneko ezer baina paraje ederrak ditu.
Hauxe da dena, espero gustatu izana.
Hurrengoarte

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina