2021(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

2021_01_09-Allaitz-Aratz eski

Filomena eta gero beste asteburu bat zetorren, borraska handiarekin, gehien bat elurra ematen zuten kostaldean baia Arabako lautada inguruan eguraldi hobeagoa ematen zutenez, Dani, Julen ta neu Araiako herrira hurbildu giñen Mikelekin batera, Aratzera igotzeko eskiekin eta bertako paketoi ikaragarriaz gozatzera, goikaldean haize asko zegoen ta ez giñan Aratzeko tontorrera heldu baia Allaitzetik behera bota giñan.

Goiz eder hau primeran osatu genuen Araiako tabernan lau garagardo rondekin eta pikoteo on batekin, milesker mutilak, egun ona bota genuen.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.2/E1
  • Desnibela: 700 metro aprox 
  • Luzera: 9 km. 

ERREPORTAIA:

Basotik gora, pistatik, oso gustora igotzen zen herritik bertan fokeatzen hasita.


Baso ederrak inguru honetakoak


Basotik atera ta Allaitzeko lepora heltzen gara



Hemendik malda bat igoz tontorrera heltzen gara, ondoren Aratz eta Allaitz artean dagoen lepora jeitsiz ta Aratzeko hego aurpegia ikusgai izanik bertara heltzeko, gaurkoan haizea ta eguraldia zela eta hemendik bota giñan.


Eskiatzaile askok hemen fokak kendu ta beherantza botatzen ziren goikaldean zegoen haizeagaitik.


Malda erosoa ondoren basora heltzeko



Pista artean dagoen baso artetik gustora ibili giñnen, ikaragarrizko elurra aurkituz.



Disfrutatzen etxeko mendietan


Araiara heltzen, trastoak furgoan utzi ta poteo-torero ederra bota genuen herriko tabernan.




Hemen mobileko aplikazio batekin egindako bideotxo bat, kalitate baxukoa baia beno, eguneko pasarte batzuekin, ideia bat egiteko ondo datorrena.


iruzkinik ez: