Astearte oso hotza ta elur kota bajuen egon zen egunean bazkaldu ta gero lanetik korrika atara ta Julenekin gelditzen naz Alonsotegin Somotik arin batean Ganekogortara igotzeko eskiekin ta jeisteko, aspalditik jarrita nituen begiak malda luze ta eder honetan, oso inklinatua izan ez arren jeitsiera luze eta ederra eskeintzen digu basotik lepora heltzeko.
Ondoren fokak berriz jarrita Gongedara igo giñen Zamaiatik behera posible izan genuen elur guztia aprobetzatuz ia kotxeraino helduz eskiekin.
FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: S2
- Desnibela: 1000metro aprox
- Luzera: 12 km.
- Ibilbidea: Somo-Gongeda azpiko lepoa-Ganekogorta-lepora-Gongeda-Zamaia-Somo
- Denbora: Hiru ordu geldialdiekin, igo ta jeitsi gitxi gora-behera.
ERREPORTAIA:
Gondera azpiko lepora heldu baino lehen eskiak jartzen ditugu ta fokeoarekin hasten gara, igoera guztia lainopean ta haize ugarirekin egin genuen, elurretan denbora guztian, elurra oso baldintza onetan zegoen.
Plazer hutsa etxe ondoko mendietan eskiatzen egotea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina