2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

2019_06_15-La Hermida. Risco Pardecillos. Mala Vida - Osiris konbinazioa (120m/6b+)

Asteburu heltzen zen heinean, eta eguraldia ona zetorrela ikusita, udako sasoia hasteko gogoa genuen Picos de Europa aldean, altueran oraindik ikusitako elurrekin, behekalde ingurura bota genuen kartutxoa eta Hermidara bidea hartu genuen, bertako kare harriarekin gozatzeko asmoagaz.

Zapatuan goiza euritsua hasi zen eta bala aseguratzeko, lasai-lasai igo giñen Risco Parcecillosera, Agero ondoan dagoen horma laburragoa eta txikiagoa (120m), bere bilguneak rapelatzeko prest dituena, euria sartu ezkero arin eskapatzeko aukera ematen duena.

Bere luzera laburra izan arren, bere arrokaren kalitatea Agero edo Candilejasen bezain ona da, eta ekipazio estilo berdina dauka, nahiko alpinoa eta plakak babestuta boltekin edo iltzeekin.

Ez genuen ezagutzen ta asko gustatu zitzaigun, gomendatzeko modukoa.

Bertako bide ezagunak, Osiris (6b); Thanatos (6c); Mala vida (7a) eta Mascomieras (7b+) dira.

FITXA TEKNIKOA:
  • Nola heldu:Agerora doan bidea jarraituz, bordetara heldu arte, hemen Agero mendia eskumataara utziz, ezkerretara doan bidexka jarraituz, hitoeikin, hormara heldu arte (1h15min).
  • Zailtasuna: 6b+ eta 120m. (6a oblig) 
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria.
  • Ekipamendua: Ekipatuta dagoen arren (plakak bakarrik), tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, fisureroak eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
  • Jeitsiera: Bidea rapelatzen, bilguneak anillekin edo katearekin.


(Iturria: Victor Sanchez Martinez )

ERREPORTAIA:

Cueto Agero eta bere hego espoloia, Water Wall eta Mar de sueños famatuekin.


Ezkerretik eskumara, Risco Pardecillos, Castro Candilejas eta Cueto Agero.


Potes ingurua, eta urrunean San Glorioko portua.


Bordak utzita, hitoak jarraitu hormara heldu arte.


Mala Vidako lehen luzea, nahiko zaila iruditu zitzaigun, plakak ondo, ondoren bonbotxo bat, romo batzuekin igarotzeko, bilgunean Osirisekin elkarbanatzen du, hemendik sartu giñen, Osiriseko lehen luzea bustita bait zegoen.

Bigarren luzea, 40 metro inguruko V+ polita, diedro ikaragarri ona, liburu diedroa, guztiz garbia, eta goikaldean bilgunera heltzeko, babaresa zabal bat sorpresa moduan, ondo gestionatzeko friendak, danetarik jaten baitu.


Hirugarren eta azken luzea, apur bat expo bezala markatzen zuten, irteera bustita egon arren, iltze batek babesten du pausua, ondoren pare bat boltek mugimendu fisiko eta atletikoak eskatzen dituen pausuak, azken plakatxo batera ateratzeko, babaresa baten ondoren, pausua iltze batekin babestua.


Hirugarren bilgunera heltzen,  pausua babesten duen iltzea.


Kalitate altuko kare harria.



Rapelatzen


Selfie formal tinderrerako


Egun polita bota genuen


Kotxera jeitsi ta Potesera sagardo batzuk botatzera


iruzkinik ez: