2019(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

2019_03_16-Cuyalaret (2.291m)

Martxoko zubirako Peio ta Mikelegaz jeisten naiz Tenako bailarara, nahiko berandu heltzen gara ta lehen egunean Cuyalaret mendia lasai igo genuen, mendi arina eta erraza, eskiatzaile ugari zegoen bertatik, azken datetako elurra aprobetxatuz, egun eguzkitsua eta ikaragarria, haize bolada txikiekin noizbehinka.

Igoera arina, polita eta jeitsiera lasaia, palen orientazioekin jolaseteko aukera ematen duena, eskiekin kotxeraino helduz, gomendagarria.

FITXA TEKNIKOA:
  • Eski zailtasuna: S2 (oso lasaia) jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
  • Desnibela: 600metro aprox
  • Luzera: 10 km.
KomandoKroketa

ERREPORTAIA:

Aneuoko parkingetik ateratzen gara ritmo lasaian, lehen maldak lasaitasunagaz igotzen, elur dezente dago ta eguzkiagaitik oso prentsatuta dago, igotzeko erosoa.


Metroak irabazten goazen heinean Midiaren begiradapean.





Tontorreko azken pala igotzeko dauden aukera ezberdinak, geu eskumaldetik igo genuen. (K.K)

Ascensión al Cuyalaret desde el Portalet

Azken maldetan.


Bistak.


Atzera begiradatxo bat.


Cuyalareteko tontorrean (2.291m)



Panoramika tontorretik


Anayet eta Canal Roya ingurua


Mikel jeitsierako lehen biroetan, elur nahiko trillatua eta gustora eskiatzeko lehen palako masifikazioa pasa ta gero, palak zabaltzen doazen heinean.



Hurrengoarte!

iruzkinik ez: