2019(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

2019_05_25.La Pedriza. El Pajaro. Sur Clasica (200m/6a)

Asteburua heltzen zijoan heinean, eguraldi txarra kantauri itsasorantza sartzen zan, ta Piriniotara be heldu zan, kanpora ateratzeko gogoekin giñan ta Madril aldean eguraldi ona ematen zutenez, bertarantza jeitsi giñan, La Pedriza-La Cabrera inguruan eskalatzeko asmoarekin.

Eguraldi bikaina topatu genuen, eguzkia eta haize goxo bat itotzen ez zuena, pare bat egun egon giñan La Pedrizatik oso gustora, bertako parkingean lasai-lasai, ta hain ezberdina den eskalada polit honetan gozatzen, itsasgarritasuna, arrakalak, pitzadurak eta babaresak izerdi ona botatzera behartu gintuen, aurpegian irrifar bat margotuz.

FITXA TEKNIKOA:


  • Zailtasuna: 6a eta 190 metroko luzera.
  • Bidea zabalduta: Teogenes Diaz, Juan B. Mato eta Angel Tresaco 1935an.
  • Nola heldu bidearen basera: Canto Cochinotik gora doan PRIIa hartuz, basotik igotzen goaz heinean, Pajaroa ikusi arte, bertan eskumatara erreka pasa ta hitoak jarraituz heltzen da hormaren basera, parkingetik ordu bat gutxi gorabehera.
  • Ekipamendua: Luzeak ekipatu gabe eta  bilguneak parabolt eta argollarekin.
  • Materiala: 10 expres. 60 metrotako soka bikotzitza eta friend fisurero jokoa, eranstun batzuk setak lazatzeko eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Tontorretik 25 metrotako rapel batean, ondoren kallejoitik jeitsiz mendebaldeko kanalatik jeisteko.


ERREPORTAIA:

L1 (6a)_ Lehen luze polit bat, bi arrakal sistemekin jolasten du, ezker eskuin, babaresa eder bat gaindituz ondoren bilgunera heltzeko, tronotxo batean.



L2 (IV+), pitzadura eder bat bilgunetik ateratzean ondoren babaresa labur batean beste tronotxo batera heltzeko.



L3 (V) babaresa bertikal batetik hasten da ondoren eskumatara trabesia bat egiteko.





L4 (IV+) trabesian jarraituz, arrakal baten bila espoloiaren filoan aldatzeko, luze oso polita, anbienteagaz, oso ondo babesten da.


Bilgunean, ondorengo luzea ikusten, luze laburrak egin genituen bilgune guztietan geldituz.


Mikel trabesian sartzen.


L5 (V expo), bilgunetik atera bezain laster, luze nahiko expuestoa, babesteko tirada luze zaila, ondoren goikaldean pare bat seta lazatzeko aukera ta bilgunea zuhaitzean.


L6 (IV+), irteera fisikoa espoloitik aldatzeko, ondoren gradua asko jeisten da, seta ugarirekin bilgunera heltzeko, oso bilgune erosoa, bukaera nabaritzen da, azken luzearen azpian geldituz.

L7 (III+), ekipatzeko aukerarik ez, plaka fin baia erraza tontorrera heltzeko, goikaldean rapel instalaziora heltzeko.


Selfie team, kremaz topera badazpada =)



Taloiak blokeeetan jolasten ajajja


Canto Cochinora heltzen Manzanares errekaren ondoan.


Hurrengoarte.


Bideo bat ideia bat egiteko.

iruzkinik ez: