2018(e)ko martxoaren 8(a), osteguna

2018_02_24-Bielsa.Boca Sur.El sueño del Agua (220m/II/3)

Ecrinsetan ibili ta gero, asteburutxu bat etxean lasai ibili ta gero, izotza egiteko gogoak berriz piztu ziren, baldintza onenak ez ziren arren jakinda, jendea sartu zela bagenekienez, Bielsara bidea hartu genuen bariku arrastian, Yesatik Jacara ia bi ordu geldi ibiili ta gero, Sabiñanigo pasa ta gero lasai-lasai heldu giñan Bielsara, hurrengo egunean tenperatura positiboak ematen zituztenez goizetik esnatu giñan ta lehen argiarekin jarri genuen arnesa.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: II/3/3+
  • Luzera: 220m
  • Jeitsiera: Hiru-lau rapeletan ekipatutako bilguneetatik, zuhaizkak etab.
ERREPORTAIA:

7:00_Lehen luzea, izotz gutxi ta bero asko, aurretik inor, lehen kordada sartzen.
L1+L2 tirada bakar batean egin genuen, bilgunea zinta luze bategaz txapatuz, ondo heltzen da 60 metrotara dagoen repisatxora.


Izotz kortina fina, ta puntak arrokan, babesteko zaila.



Asturiar kordada bat atzetik, tunelara doan errepidea.


Mikelen txanda
L3 + L4, beste bi resalte, zinta luzeakaz txapatuz gero ondo heltzen dena.


L5+L6, beste resaltetxo bat, hemendik jada ur asko jeisten zan, ondoren apur bat errazten da ta malda galtzen du, bilgunea eskumatara.


Mikel, bustita azken luzea eta gero, rapela hasteko, karpetos power =)


Azken rapela, eskularruak busti bustita, patoagaz hobeto jaja.


Mikel zorura heltzen


Lehenengo kordada sartzen izan giñan, eskalatu eta rapelatu ta gero, oraindik jendea sartzen zen, ez zegoen bere baldintza onenetan baia goiza pasatzeko ondo egon zan.


Handik Bielsako ipar aldera joan giñan, jende asko eta elur asko eta izotz gutxi., baldintza oso txarrak Doradan izan ezik,.

Azken orduan, Pinetako aterpera joan giñan lo egitera.

Pinetako zirkuaren panorama basatia



Dutxita, bazkaritxo merienda ta hurrengo egunean OCEANO PACIFICO Barrosan!!!!

iruzkinik ez: