2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

2017_10_12-Anso. Peña Ezcaurre. Pared Codero. Camille (325m/6b/+)

SARRERA:

Urriak 12ko jai eguna heldu zen, baina geuk ostiralean lan egin behar genuen, hasiera batean Bizkai aldean zerbait itea pentsatu genuen, baina azken orduan, Ansora dagoen distantzia laburra eta zetorren eguraldi ona aprobetxatu nahian, asteazkeneko arrastiko zazpiretan Gasteizen batzen naz Mikelegaz Ansora joateko.

Hurrengo egunean eguraldi oso ona eta haize bakoa ematen zutenez, Anson egiteko "klasiko" bat nahi genuen, Camille bidea izan zen erabakia, bere aproximazio laburra, txapaje ona eta luzera eta gradua arin animatu zigun.

Gabeko hamarrak inguru Ansoko carabana parkingean afaldu eta gero ogera sartu giñan ta hurrengo egunean materiala prestatzen genuen bitartean gosaldu genuen eta Zurizarako bidea hartu genuen.

Camille bidea 2006an zabaldua izan arren, bere edertasuna, luzera eta ekipamenduagatik Ansoko bide klasiko batean bilakatu da.

FITXA TEKNIKOA:


Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua (saretik leku askotan ikusi dudanez jartzen dut, ondo kokatzeko). Pared Codero edo Pared e Ur moduan agertzen da. Liburua Antonio Garcia Picazorena da, neuk erosia daukat eta oso ondo dago.


Camille bidearen lerroa, txastimendiak blogetik hartua.



Topo hau Luichyrena da
  • Nork ekipatua: Luzio Egiguren. 2006an
  • Nola heldu: .
  • Zailtasuna: 6b (topo askotan 6b+ ematen diote) eta 325m.
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria, tarte batzuetan adi ibili beharrekoa (L5 eta L8).
  • Ekipamendua: Oso ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
  • Oharra: Eskalatzeko garaia, abuztutik abendura, errespetatu.
  • Jeitsiera: Bide guztia rapelatzeko aukera dago, bilguneak malloi edo anillekin ekipatua dago, hala ere goitik atera ezkero, gomendagarriena oinez jeistea da, ordu bateko paseotxoa da ta oso polita.
ERREPORTAIA:

Kotxea, Zurizako kurbatik 2,7 kilometrotara dagoen parkingean uzten dugu, puntu gorri batekin markatuta dago basora doan sarrera, eta hitotxo bat ere badauka. Igoera laburra baia oso maldatsua, arineketan izerditan hasteko. Bidearen hasiera artz oinatz gorri bategaz markauta dau.


L1: V+/50m: Lehen luzea etzana den plaka batetik hasten da parabolt altu baterarte heldu arte, ondoren hormatxo txiki bat igarotzen da, ondo txapatua dagoena ezkerretara trabesia eginaz bilgunera heltzeko, bilgune erosoa bi paraboltekin.


L2: 6a/25m: Pausutxu bat dauka, ez dala bape jarraia, baia arrokarekin kontuz ibiltzekoa, goikaldea babestu beharrekoa da (friend ertainak). Bilgunea erosoa, lehen bilgunea pasa ta ezkerretara dagoena aurkitu arte.

L3: V+/25m: Ona!Oso ona!Bikaina!Irteera erraza babaresa antzeko bat hartu arte, nahi den moduan aliñatzeko, friend handiak edo txikiak, danerik sartzen da, kantu pilo bat deko, ondoren "toten pole" antzeko batera heltzen da, ta hemendik eskumatara pitzadura jarraituz bilgunera heldu arte. Erosoa eta bi paraboltekin.


Mikel hirugarren luzea bukatzen



L4: 6b/6b+/45m: Tirada oso ona, konti asko eskatzen duen pitzadura mantenitua, mugimendu oso politekin, hasiera plakatxoan ondoren inbertituak dituen sabaitxo bat igarotzeko, "recio recio" eta ikusi beharrekoa. Oso txapatua hala ere azken zatian pare bat friendekin babestu beharrekoa. Bilgune erosoa (2parabolt + katea). Harrimiñaren ondotik pasatzen dena.




L5: IV+/15m: Trabesia horizontal famatua, patio asko duena, ezkerretara, hiru parabolt txapatu behar dira, Harrimiña ondotik pasatzen zaigu, espoloi eskutu baten ondoan dagoen bilgunera heldu arte, kontuz arrokarekin.




L6: 6a+/6b/45m: Irteera apur bat zikina duen luzea, sabaitxoa oso erraz pasatzen dena, eta ondoren gradua dezente jeisten da, txapak urrunduago daude baina oso ondo eskalatzen dena.

L7: 6b/45m: Ezkerretara doan trabesia diagonala, oso ondo txapatua hasierako zatia, plakatik bait doa, ondoren kobatxo buitrera batean sartzen da, hemen dauka pausua, zinta batekin babestua, ondoren goikaldeko bloke handietatik bilgunera heltzeko, luze oso polita.



L8: IV+/45m: Luze polita, baina arrokarekin kontuz ibili beharrekoa, diedro pitzadura bat igarotzen du, parabolt batez babestua, ondoren metroak irabazten dena, babesteko mila aukera eta goikaldean eskumatara sartzen da bilgunera heltzeko, Harrimiñako bilgunearen ondoan.


L9: 6b/25m: Luze laburtxoa, trabesia ezkerretara, ondo babestua hiru boltekin, ondoren arrakal handi batetik igotzeko, azken pausua bere pikantea dauka (A0da ona eman nion ajjaja) eta goikaldean dagoen bilgunera ateratzen gara.


Goikaldean udazkeneko koloreekin gozatzeko lekua, polita benetan.



Jeitsiera: Hito bat ikusten da, handi segi eta eskumatara Ezkaurreko lepotxora doan bidexka hartuz, hemendik laster aurkituko dugu bidexka zapaldu bat, beherantzako bide normala hartzen duena.


Bidexka honek pista batera eramaten gaitu, ondoren baso bat zeharkatzeko eta errepide ondoan dagoen bordara heltzeko, hemendik 1,5km kotxea utzi dugun parkingeraino.


"The Anso Valley", batuzk Yosemiterekin antza bat hartzen diote, zeba ez?


Kotxera heldu, gauzak gorde eta etxera bidea hartzen dugu, Liedenatik pasatzeko, merezitako arrautz frijituak hirugiarragaz jateko.


Bide ikaragarri ona, expo gutxi dekona ta leku ezin hobean, gradu politarekin eta Pirinioaren bista ikaragarriakaz, %100an gomendagarria!!!! Probatzera animatu, ez baizaituzte damutuko.
Triologia bete beharko da: "CAMILLE"; "HARRIMIÑA" eta "NORA HOA ARDI GALDU HORI"

Hauxe da dena,

iruzkinik ez: